k
u
l
t
u
r

Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzen

compartir


Apirilaren 23an, Kutxa Fundazioak Liburuaren Eguna babesten du eta Donostiako Gipuzkoa plazan bere argitalpen-jarduera aurkezu ohi du stand batean. Aurten, fisikoki egitea ezinezkoa denez, modu birtualean partekatu nahi ditugu egun horren inguruko argazki batzuk, Kutxateka, Kutxako argazki-artxibotik aukeratuak, eta Kutxa Kultur Musikako Beste Urtaroak taldearen musikarekin.

Argitalpen-jarduera tradizio luzekoa da Kutxan, eta bizirik mantentzen da Donostiari buruzko Azterketa Historikoen Buletinaren urteroko argitalpenaz, erreferentea delarik Donostiako eta oro har Gipuzkoako historiari dagokionez. Ez da hori argitalpen bakarra, baina bai erregulartasun handienaz agertzen dena 1967ko lehen argitalpenetik.

Aldian behin, Dr. Camino Institutuak ─eta bere babesean argitaratzen da Azterketa Historikoen Buletina─ beste lan batzuk ere argitaratzen ditu “Temas donostiarras”, “Monografías”… bildumetan, dagoeneko 120 liburu baino gehiagoko sorta.

Gainera, Kutxa Fundazioak literatura-lehiaketetan berak sarituriko lanak argitaratzen ditu, Irun Hirikoak (eleberri eta olerki modalitateetan) eta Donostia Hirikoak (kontakizun eta antzerki modalitateetan).

Donostiari buruzko Azterketa Historikoen Buletina 1 > 52

Kutxako argitalpenen katalogoa

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color