k
u
l
t
u
r

Covid-19 delakoari erantzuteko laguntzen ezohiko deialdia

  • 2020/04/02(e)an argitaratuta
  • Berriak

compartir


Covid-19k eragindako osasun-krisiari eta Gipuzkoako gizartean dituen ondorio sozio-sanitarioei erantzunez, Kutxa Fundazioak diru-laguntzen beste deialdi bat jarri du abian, irabazi asmorik gabeko erakundeen ekimenak diruz laguntzeko.

Kutxa Fundazioak apirilaren 2an argitaratuko duen laguntzen deialdi berezi hau, helburua da Covid-19k eragindako osasun-krisiari eta Gipuzkoako gizartean dituen ondorio soziosanitarioei erantzutea, bereziki mendekotasun-egoeran dauden pertsonen kolektiboari, eta bazterketa-arriskuan edo gizarte-egoera ahulean dauden pertsonen kolektiboari: bakarrik bizi diren eta etengabeko zainketa behar duten adineko eta mendeko pertsonen artean; hezkuntza-eskaintza digitalizatua jaso ezin duten haurrak eta genero-indarkeria jasan duten eta baztertzen diren pertsonak.

Deialdiaren helburua da gaur egun covid-19 delakoaren ondoriozko krisiari larrialdiko erantzuna ematen ari diren irabazi asmorik gabeko ekimenak finantzatzea, hiru esparru zehatzetan:

  • Etxeko zainketen esparrua, adinekoei eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei laguntzeko eta zaintzaileak babesteko beharrei erantzuteko.
  • Gizarte-babesaren eremua, arriskuan dauden eta/edo gizarte-egoera ahulean dauden pertsonen beharrei erantzuteko, bereziki genero-indarkeriaren biktima diren emakumeena.
  • Haurtzaroa eta familia, gizarte eta hezkuntza aldetik desabantailan edo gizarte egoera ahulean dauden haurren eta gazteen gizarte eta hezkuntza arloko beharrei erantzuteko.

Gipuzkoa Kutxa Solidarioa plataformaren bidez, larrialdi honetan sortu diren ekimen solidarioak ezagutu ditugu. Txalogarria da gure gizarteak pertsona ahulenekin izan duen erreakzio azkarra. Ziur aski, erakunde guztiak lagungarriak izango dira, baina deialdi hau azkar ebaztea eskatzen duen egoeraren larritasuna dela eta, oraingo honetan Kutxa Fundazioaren laguntza-plataforman erregistratutakoek bakarrik parte hartu ahal izango dute, gaur egun 300 inguruan baitira. Horiek astebeteko epean (apirilaren 8a baino lehen) aurkeztu beharko dituzte beren proiektuak, eta deialdiaren ebazpena izanen dute gehienez ere 15 eguneko epean. Uler ditzagun horretara behartzen gaituzten egoerak.

Proiektuetan positiboki baloratuko da ekimena erakunde eskudunekin koordinatuta egotea, ahalegina bikoiztea edo erantzunen deskoordinazioa saihesteko; onuradun kopuru esanguratsu batera iristea eta covid-19 krisiaren aurrean zaurgarritasun handiagoa duten eremu geografikoak estaltzea; boluntarioen inplikazioa sustatzea; gizarteratze-irizpideak eta genero-ikuspegia txertatzea.

Honekin batera  doazkizu deialdiaren oinarriak, eta, baldintzak betez gero, finantziazio-eskaera aurkeztera animatzen zaitugu.

Ekimen horrek bat egin du Kutxa Fundazioak egun hauetan abian jarri dituen beste batzuekin, Gipuzkoa Kutxa Solidariotik probintziako udalerrietan odol-emateak, egun horietako elkartasun-keinuak, hala nola, herritarrei laguntzeko boluntarioen plataformak eta abar.

On line proiektuak ere jarri ditugu abian, hala nola gure espazioetarako bisita birtualak, gure musika-talde egoiliarren zuzeneko kontzertuak, Balenciagan antolatutako moda-desfileak, etxeko haurrentzako tailerren proposamenak, etxean egin ditzaketen esperimentu zientifiko errazak, sukaldaritzako errezetak, eskulanak, hainbat lehiaketa eta abar.


Oinarriak (pdf formatoan)

Aurkezteko epea: 2020ko apirilaren 2tik, apirilaren 8ra (14:00ak arte)

Atari pribaturako sarbidea

Prentsa-oharra (word formatua)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color