k
u
l
t
u
r

Moda etxera eramaten dizugu | ELI-two

compartir


ELI-two Donostiako Elixabet Perdiguero diseinatzaile gazteak sortutako marka da. Ekainean, proposamen berriak aurkeztuko ditu GdM San Sebastián Moda PV2020ko jaialdian.

2019ko urriaren 16an egin zen Cristobal Balenciaga Museoan desfilea ikustera gonbidatzen zaitugu.

Ramon Llull Unibertsitatean (Bartzelonan) Moda Diseinuan graduatua moda-espediente akademiko onenarekin, ikerketa-proiektuak egin ditu modaren eta beste eremu batzuen arteko loturaz, baita kolore-joerei buruz ere Intercolor elkartearentzat. Hainbat markarentzat, adibidez Yerse edo Boboli-rentzat, lan egindakoa da.

Bere lanetan pinturarekiko sentitzen duen grina ikusten da, eta naturaltasunez sortzen du artearen eta modaren arteko bat-egite edo fusioa. Proiektuari artisauzkoaren balioa gehitzen dio, baita kezka estetiko, kontzeptual eta funtzionala ere. Freskotasuna, minimalismoa, erosotasuna, sentikortasuna eta harmonia, nagusi den fast fashion-etik urruntzeko gogoarekin.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color