k
u
l
t
u
r

Izen ematea Gazteen Antzerki Topaketan 2020 | azken egunak

compartir


Antzeztea gustatzen zaizu? Antzerkira joatea? Bai? Orduan, dagoeneko ezagutuko duzu Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa. Ekimen hau 88/89 urtean jarri zen abian zu bezalako gazteak antzerkira hurbiltzera animatzeko, eta talde amateurrak eta profesional ez direnak bultzatzeko. Gaur egun, bi kategoria daude lehiaketan: 14tik 18 urtera bitarteko Junior kategoriaeta 18 eta 30 urte bitarteko Senior kategoria.

Antzerki erakustaldi hau urtero egiten da maiatzean eta ekainean. Urtetik urtera, Donostiako nahiz inguruetako antzerki talde gehiago joan dira parte hartzen ekimen horretan. Egitasmo horri esker, profesionalak ez diren antzerki taldeek, Donostiako agertoki nagusietan antzeztu dezakete: Kutxa Kultur Kluban, Antzoki Zaharrean, Lugaritz Kultur Etxean, Gazteszenan eta Kontadores Gazte Zentroan. Gainera, Kontadores taldeen eskura jartzen da, batez ere, entseguak egiteko lokalik ez dutenentzat eta Topaketatik kanpo haien antzezlanak aurkeztu nahi dutenentzat.

Hala, antzerki eskola, tailerra edo talde bateko kide bazara, 14 eta 30 urte bitarte baduzu, eta parte hartzeko gogoz bazaude, egon adi. Otsaila eta martxoa bitartean deialdia egiten da eta inskripzio fitxak eta oinarriak zintzilikatzen dira orrialde honetan.

Antzerkia besaulkitik ikustea gehiago gustatzen bazaizu, maiatza eta ekaina bitartean izango da Topaketa.

Informazio gehiago www.donostia.eus/gazteria web orrian.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color