Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Itzi Beitia (teklatua), Jontxu Ape (baxua) eta Ruben Lizarralde (gitarra) dira Bulego taldeko bost kideak. Bihar aurkeztuko dute Kutxa Kultur Klubean bere lehen EP homonimoa, euskarazko pop-arekin, erritmoa eta dantza falta ez diren kontzertuan. Eta larunbatean, agertoki berean, Somos La Herencia –Dolo izeneko lehen albuma aurkeztuko du-, eta Echø taldeek hasiera emango diote Dantz Live jaialdiari.