k
u
l
t
u
r

ZientziaKutxa, zientzia garaikidea zure eskura

compartir


Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroak ezagutza zientifikoarekiko grina partekatzen dute, eta berriro programatu dute ZientziaKutxa hitzaldi-zikloa.

Dibulgazio-ahalmen handiko zientzialariek gaur egungo gai garrantzitsuenetako batzuen berri emango diote bertaratutakoei: robotika, bizitzaren jatorria, garunaren plastikotasuna eta neurobirsokuntza, klima-aldaketa eta abar.

Zazpi hitzaldi egingo dira otsailetik uztailera, 19:00etan, eta sarrera doan izango da, leku-kopurua bete arte. Lehenengoa, Robotika: etorkizuneko erronkak izenburupean, otsailaren 14an izango da, Ruiz Balerdi aretoan (Tabakaleraren laugarren solairua).

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color