k
u
l
t
u
r

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien oinarriak argitaratu dira

compartir


Kutxa Fundazioak argitara eman ditu Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak arautuko dituzten oinarriak. 55. edizioan, antzerkiaren eta kontakizun-liburuaren modalitateetan egingo da berriro deialdia, bai euskaraz bai gaztelaniaz. Antzerkirako saria 15.000 eurokoa da eta trofeoa. Kontakizunen libururako saria 10.000 eurokoa izango da eta trofeoa.

COVID19 delakoak eragin duen ohiz kanpoko egoera dela eta, Kutxa Fundazioak beharrezkotzat jo du obrak eta plikak aurkezteko sistema zabaltzea, Donostia Hiria Kutxa Literatur Sarien 55. edizioaren esparruan, eta posta elektronikoz ere aurkeztu ahal izatea. 

Aurkezteko epea 2020ko apirilaren 27an bukatuko da, eta epaimahaiaren erabakia 2020ko irailaren 12an argitaratuko da.

55. edizioko oinarriak

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color