k
u
l
t
u
r

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 55. edizioa iragarri da

compartir


Kutxa Fundazioak argitara eman ditu Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak arautuko dituzten oinarriak. 55. edizioan, antzerkiaren eta kontakizun-liburuaren modalitateetan egingo da berriro deialdia, bai euskaraz bai gaztelaniaz.

Lehiaketa honetako sariak kontakizun-liburuen modalitateko irabazleentzat 10.000 euro eta garaikurra dira, zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora eta lau kontakizunekin gutxienez; eta antzerki modalitateko irabazleentzat, 15.000 euro eta garaikurra, zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak, eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak.

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 27an amaituko da, eta irabazleen berri Donostian ospatuko den ekitaldian emango da 2020ko irailaren 12an. Ekitaldi honetan, sariak banatzeko eguna ere jakinaraziko da, urte honetan bertan izango dena.

Aipamen berezia egin nahiko genioke sari hauen epaimahaiari, beraien kalitate eta ospeagatik; zalantzarik gabe, Sarien historian izan dugun epaimahairik onenetariko bat. Antzerkian, euskal eszenako izen mitikoak, Isidoro Fernández eta Ane Gabarain, eta Ados Teatroa antzerki-konpainiako zuzendari José Antonio Vitoria, zalantzarik gabe izen handikoak, aurreko edizioetako izen ezagun eta entzutetsuekin bat egiten dute. Eta kontakizun-liburuan, beste idazle hauek ditugu: Espido Freire, Marcelo Luján (iraganeko Kutxa Sariaren irabazlea), Fernando Marías, Angel Basanta, Luisa Etxenike, Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi… Sarien edizio honetarako luxuzko epaimahaia beraz.

MODALITATEAK
GAZTELANIAZKO ANTZERKIA
José Antonio Vitoria
Teresa de Jesús Calo Fontán
Ane Gabarain
Fernando Bernués Gambarte
Isidoro Fernández
EUSKARAZKO ANTZERKIA
Mireia Gabilondo Garitaonandia
Eneko Olasagasti Eceiza
Dorleta Urretabizkaia
GAZTELANIAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA
Luisa Etxenike Urbistondo
Marcelo Luján
Ángel Basanta Folgueira
Fernando Marías Amondo
Espido Freire
EUSKARAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA
Mireia Gabilondo Garitaonandia
Eneko Olasagasti Eceiza
Dorleta Urretabizkaia

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak bi urtean behin izaten dira, eta azken edizioa 2018an gaztelaniazko modalitatean Fernando Trías de Bes-ek irabazi zuen antzerki atalean El trámite lanarekin, eta euskarazkoan, Oier Guillán-ek Aire ikusezina lanarekin; kontakizun-liburu atalean, Matías Candeirak irabazi zuen Moebius lanarekin, eta euskarazko modalitatean saria Alexander Martínez Iturriarentzat izan zen Iraumen lanarekin.

Lan sarituak argitaratu egingo dira, hauxe baita lehiaketa honen beste ezaugarri garrantzitsu bat, literatura-sorkuntza eta zabalkundea sustatzeko helburuarekin betiere.


Jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 27an amaituko da eta irabazleen berri irailaren 12an emango da

55. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak: OINARRIAK

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color