k
u
l
t
u
r

Aulas Kutxa Kultur | udaberrirako izena emateko epea 2020

compartir


Kutxa Fundazioaren aisialdi- eta kultura-programazioak ─ohiko Kutxa Kultur Gelak─ bihar irekiko du izena emateko epea, eta jarduerak otsailean hasi eta 2020ko ekainera arte luzatuko dira. Izen emate epea urtarrilaren 22 arte luzatuko da.

Aurtengo udaberrirako Kutxa Kultur Gelen programazioak jarduera tekniko eta artistikoak proposatzen ditu (alpargata-tailerra, vegetable printing, lore-artea…), jarduera gastronomikoak (sukaldaritza begetarianoa, Carolina Rincón, José Aguado, Nacho Gomara eta Pablo Vicarirekin sukaldatuz), ohitura osasungarriekin lotutako ikastaroak (olio esentzialak, asteko menu osasungarri baten plangintza) eta teknologia berriekin zerikusia dutenak.

Bisita gidatuen formatuan, ibilbide tematikoak egingo ditugu Donostian, Oh My Walk!-en eskutik.

Jarduera gehien-gehienak Kutxak Tabakaleran kudeatzen duen gune zabalean gauzatuko dira. Nahiz eta beste jarduera batzuk, Kutxa Ekogunean, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean eta La Perla kirol-gunean ere izango diren.

Kutxa Fundazioak diruz laguntzen ditu jarduera hauek guztiak eta prezio murriztua eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei. Izen-ematea ezinbestean www.kutxakultur.eus/eu/aulas webgunearen bidez egin behar da urtarrilaren 8ko 9:00etatik urtarrilaren 22ko 14:00ak arte, eta baldintza bakarrak dira 18 urte beteta eta banku-txartel baten jabe izatea.

Garrantzitsua da eskura izatea zeure banku-txartela, eta inprimakia betetzea, eskaera bat egin behar duzularik parte hartu nahi duzun jarduera bakoitzeko. Kobrantza eskaeraren unean egingo da banku-txartel horren bidez, eta mezu elektroniko bat jasoko duzu izen-ematearen egiaztagiriarekin. Izen-ematearen agiria gorde egin behar da frogagiri gisa.

Liburuxkak Kutxabankeko bulegoetan eta Kutxa Kultur-en (Tabakalerako 4. solairua) jaso daitezke.

Kutxa Kultur Gelen programa berrian baduzu non aukeratu!

+ informazio gehiago

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color