k
u
l
t
u
r

Hamabi kide berri Kutxa Kultur Enea komunitatean

compartir


Atseginez jakinarazten dugu osatu dugula proiektu-aukeraketa Kutxa Kultur Enea coworking gunean sartzeko; Kutxaren kultura-coworking gune hau 2016tik dago martxan, eta kultura-egitasmoei lantzen jarraitzeko aukera eskaintzen die Tabakaleran, Gipuzkoako kultura-ekosistema garrantzitsuenean.

Aukeraketa honako hauek osaturiko epaimahai gaitu batek egin du:

  • Marisa Arriola- Bic Gipuzkoako zuzendari nagusia
  • Edurne Ormazabal- Tabakalerako zuzendari nagusia
  • Ana Arrillaga- Directora Financiera Kutxa Fundazioa

Onartzeko epea amaituta, 28 kultura-proiektu aurkeztu dira deialdira eta, aurreko bi edizioetan bezalaxe, jasotako proposamenetan asko dira ordezkaturiko sektoreak, eta ikuspegi parte-hartzailetik zinematografia, ilustrazio, arte eszeniko edo arkitektura munduko egitasmoekin topo egin dugu.

Egitasmoen atzean dauden ekintzaileek askotariko profilak dituzte, batzuek ibilbide luzea dute aipaturiko sektoreetan eta enpresa-proiektu berri batean sartu dira orain; beste batzuk lizentziatu berriak dira eta kultura eta sormenezko industrien munduan ekiteko gogoz daude; autonomoak ere badaude, bizitza osoa besteen kontura lanean eman ondoren, urratsa egin eta bakarrik ibiltzea erabaki dutenak.

Epaimahaiak erabaki du Kutxa Kultur Enean parte hartzeko aukera ematea enpresa bihurtzeko 12 proiekturi guztira. Horietako bi kultura-eremu hutsetik apur bat urrun daude, baina beraien alde egitea erabaki da oso erlazionaturik baitaude garapen iraunkorreko helburuekin, adibidez, mugikortasunarekin eta Lurreko ekosistema-bizitzarekin.

LINGUASO, Mikel Torresena, bideoen web app bat da, azpitituluekin hizkuntza bat ikasteko. Ikasleak bideo-katalogo zabala du eskura, YouTubetik aterata, audioa eta azpitituluak jatorrizko hizkuntzan direla. Honekin ikasleak hizkuntza bat irakurri eta entzutea lortzen dugu, honela hobetuz bere ulermena, ahoskera eta hiztegia. Guztia entretenimendu-testuinguruan. Eta app honek ariketak ere baditu bideoetan dagoen hiztegia praktikatzeko

KALEA(N) BIZI, Maria Melo eta Maddalen Miner-ena. Komunitatearekin zuzenean lan eginez, Kalea(n) Bizik hiriko gune publikoak eraldatu eta berritu nahi ditu. Proiektu-mota hau gero eta gehiago lantzen da Europan “Placemaking Movement” izenaz, baina gure artean berri samarra da oraindik. Honelako proiektuetan gune publikoa eraldatzea bilatzen da erdigunean pertsonak jarrita, eta hau jada Hiri Garapen Jasangarriaren funtsezko osagaietako bat bihurtu da (Europako, Espainiako, … Hiri Agenda).

MAHAIA ARTISAN OBJECTS, María Marchessirena; mundu osoko artisauekin lan egiten du eta mahairako artikulu-sorta zaindua eskaintzen du, baita ehunkiak ere harrera edo abegi egiteko sektorerako. Aurkezten dituzten pieza guztiak berdingabeak dira eta ekoizle txikiek eginak tokian tokiko materialekin. Hauen produktu guztiek dute beren historia eta hori ezagutarazi nahi dute. Ingurumenarekiko begirunea sartu nahi dute eta jatorrietara itzultzea ostalaritza-sektorean, nabarmenduz bai artisautza globala eta bai gure herrialdekoa. Oraingoz ekoizle errusiar eta marokoarrekin lan egiten dute, nahiz eta beraien helburua bertoko artisau edo eskulangileak sartzea izan.

ARDAXKAK, Leyla Quintanarena. Egitasmo honek jendea kontzientziatu nahi du, neska-mutikoengandik hasita, ondare ordezkaezina den baso autoktono eta biltzen duen biomasa guztiarekiko. Bideo, hitzaldi, erakusketa, prestakuntza-materialen bidez, teknika misto tradizional eta digitalean egindako lanak dira guztiak.

TURISMO AKADEMIKOA/HAIZUR, Maider Zilbeti eta Rodolfo Salazar-ena, turismoaren barruan ase gabeko premia bati erantzun nahi dion egitasmoa da. Gero eta unibertsitate, ikastegi eta ikerketa-gune gehiago ditugu punta-puntakoak Gipuzkoan (Basque Culinary Center, Zine Eskola, Nanogune, Musikene eta abar) eta beraz gero eta akademiko gehiago jasotzen dugu gure lurraldean. Hala ere, ez daukagu turismo-proposamenik profil honetakoengana zuzenduta, nahiz eta, ongi landuta, preskriptore garrantzitsuak izan daitezkeen Gipuzkoarentzat nazioartean, bakoitza bere sektorean pertsona erreferenteak dira-eta. Aukera ona da turismoa dibertsifikatzeko, gure gastronomia-ondarearen balioa ez ezik, beste eremu batzuetakoaren balioa ere azpimarratuz.

DEMODE PRODUKZIOAK, Joli Pascualena eta Patxi Barcorena. Demode Quartet-ek 12 urte daramatza bere lan artistikoa egiten ikuskizun orijinalak sortzeko eremuan, komedian eta a capela kantuan oinarriturik, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Murgilduta dauden proiektu honek Demode Quartet eraldatu eta “demode produkzioak” bilakatu nahi du, entretenimenduaren eta kulturaren eremuko enpresa, sorkuntzaren beste eremu batzuetara irekiko dena, baita giro artistiko eta sortzaile komunetan dabiltzan beste enpresa eta profesional independente batzuekin harremanak izatera ere.

ALMAS DE OCÉANOS, Sofía Herbonena; proposamen honek marrazkiaren bidez, era surrealistan, basapiztiak gizatiartuz, klima-aldaketari eta gizakiaren eraginak naturan dituen ondorioei buruzko kezkak irudikatzen ditu. Hainbat formatutan aplikatzen du hau.

PIXELATU / SIRIMIRI FILMS Esti Urresolaren proeiktutik ikus-entzunezkoa eraldaketa sozial-kolektiborako erraminta gisa ulertzen dute. Latinoamerikako zinema partehatzailearen eredutik abiatzen dira (Cine Comunitario) komunitate ezberdinak ahaldundu, kohesionatu, eta elkarrekin helburu baten pean lanean jartzeko. Modu honetan istorio ikustezinak argitaratu, ahots eta begirada berriak sustatu, teknologietan ahaldundu, Irudiaren eta honen eraikutzaren inguruan hausnarketarako topalekuak sortu, talde lana sustatu, identitate kolektiboa zein banakakoa indartu bai eta tokian tokiko kultura bultzatzeko helburuekin lanean dihardute.

BE VISUALS, Eduardo Agreda eta Borja De León de Teresarena; ikus-entzunezko eta argazki-enpresa izan nahi du, bien grinak eta espezialitateak batzen dituena; kalitate handi eta xehetasun izugarriko material grafiko eta ikus-entzunezkoa teknologia handiek (VR, AI, …) ematen duten ahalmenarekin konbinatuz lan egiten dute. Gipuzkoa entretenimendu, gastronomia, arkitektura, pertsona gisa erretratatzen dute; ikuspegi hau kokatuko duten proiektuak egin nahi dituzte, moda-argazki, hirigintza eta kirolaren bidez bereziki.

PUSH GET UP, Silvia López de La Callerena, aniztasunaren normalizazioa eta onarpena bultzatu nahi dituen proiektua da. Horretarako era guztietako pertsonen (baita ezaugarri ezohikoren bat duten pertsonen) ilustrazioak erabiltzen ditu, hainbat kontsumo-produkturi aplikatuta. Produktu nagusietako bat askotariko familien karta-joko bat da, munduko hainbat lekutako familiak eta familia-eskema eguneratuak barne dituena. Produktuetarako ahalik eta materialik eta prozesurik jasangarrienak erabiltzeko ahalegina egingo da.

METAPHORA, Alejandro Ortegarena; Markako Komunikazio estrategiak diseinatu eta martxan jartzea da era guztietako erakunde, ekimen edo proiektuetarako helburu heterogeneoekin. Irudi eta Komunikazio Planak (IKP) egiten ditu, eta bezeroaren parte-hartzea eta inplikazioa funtsezkoa da hauetan. Ematen duen balioa, batez ere, Metodologia eta Komunikazio Zerbitzuak aplikatzeko gaitasunean datza, eta hori publiko ezberdinei kultura ekimenen eta berauen berezitasunaren berri emateko. Baita sortzaileei, artistei… Komunikazioa beraien eguneroko jardueraren parte dela onartzen eta barneratzen laguntzeko ere.

TXITA, Daniel Ruiz Ribasena; 2016tik, sortu zen urtetik, bere ahalegin guztiak egin ditu Azken Miliako Banaketa Jasangarria (AMBJ/DUMS) diseinatu, inplementatu eta finkatzeko, hiri-garraioa egiteko eran berrikuntza eginez, teknologia berrien ondoriozko pakete-banaketa gero eta handiagoak ahalik eta inpakturik txikiena izan dezan Donostiako ingurumenean eta biztanleengan eta bisitariengan. Enean egonaldia egiteko helburua negozio-lerro berri baten oinarria eraikitzea da, mugikortasun jasangarriaren sektorearekin eta bizikletaren ingurunearekin erlazionaturiko ekitaldien publizitatean eta komunikazioan eta kudeaketan eta sustapenean oinarritua.

 

 

Kutxa Kultur Enea

Kutxa Kultur Enea Programa kultura-coworking gune bat da, gehienez 40 ekintzailek parteka dezaketena, azken batean, komunitate sortzaile, dinamiko eta berritzailea, non sartzen diren proiektu oso ezberdinak kulturaren munduan: diseinu, marketin, musika, moda, argazkigintza, gastronomia, arte, dantza, ekitaldi eta ikuskizunen sustapena eta abar.

Programa gauzatzen den lekuak badu beharrezko azpiegitura proiektuak garatzeko: inprimagailuak, eskanerra, laneko box-ak, bilera-gelak, banako armairuak, office eta Interneterako konexioa.

Programa honen parte dira profesionalak, pertsona ekintzaileak, elkarte eta enpresak, Gipuzkoako lurraldean sustraiturik daudenak, izaera berritzailea duten ekimen edo proiektuak garatzen ari direnak eta, batez ere, Gipuzkoako kultura-sektoreari balio erantsi bat ematen diotenak, negozio-ideia bat identifikaturik izan eta garatu edo/eta gauzatu nahi dutenak, eta argi et garbi bizikidetzaren, partekatzearen, lankidetzaren eta, sorkuntza-iturri gisa, beste eragile batzuekiko konexioaren alde egiten dutenak.

Horretarako, ekintza-plan bat garatu da, honako hauez osatua:

  • Egonaldiaren lehen 3 hilabeteetan, negozio- eta bideragarritasun-planean prestakuntza trinkoa
  • Proiektu bakoitzaren hileroko jarraipena premia edo beharrizanak identifikatzeko
  • 4 masterclass urtean story-telling, komunikazio, salmenta… gaietan
  • Hileroko komunitate-bilerak, komunitatea indartzera bideratuak, baita ezaupideak eta ikasitakoak partekatzera ere, bai kideen artean eta bai saioetako bakoitzera gonbidaturiko enpresa- eta kultura-munduko pertsona ospetsuekin ere
  • Urtean 6 kultura-bisita lurraldeko eragile/gune garrantzitsuetara, Tabakaleratik bertatik hasita.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color