k
u
l
t
u
r

Kutxa Fundazioaren laguntzen deialdia 2020rako

  • 2019/11/04(e)an argitaratuta
  • Berriak

compartir


2020an Gipuzkoako elkarte eta irabazi asmorik gabeko erakundeek garatu beharreko proiektu sozial eta kulturaletarako Kutxa Fundazioaren laguntza-deialdirako oinarriak.

01 Aurrekariak

Kutxa erreferentziazko erakunde bat da Gipuzkoaren garapenean laguntzen duten proiektu kultural nahiz sozialak bultzatzeko eta garatzeko. Kutxa Fundazioak, testuinguru honetan, 2020. urteari dagokion deialdia jartzen du martxan.

02 Helburua

Deialdi honen helburua honako arlo hauetan proiektuak garatzen eta bultzatzen dituzten elkarte eta irabazi asmorik gabeko erakundeei laguntzea da:

· Prestakuntza, enplegua eta ikerketa
· Kultura, kirola eta aisia
· Euskara
· Autonomia pertsonala sustatzea eta zahartzeari, aniztasun funtzionalari eta gaixotasunari laguntzea
· Gizarte proiektuak
· Zientzia eta ingurumena
· Berdintasuna

03 Elkarte eta irabazi asmorik gabeko erakundeei eskatuko zaizkien baldintzak

Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira elkarte eta irabazi asmorik gabeko erakundeak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

· Eratuta eta erregistroetan izena emanda egotea, eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak izatea.
· Gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea, dagokion erregistroan izena eman eta deialdira aurkezteko unean.
· Gipuzkoan helbideratuta egotea eta bertan proiektua garatzea edota proiektuak Gipuzkoarekin lotura izatea.
· Betebehar fiskalak eta lan-betebeharrak egunean izatea.
· Proiektua gauzatzeko kaudimena egiaztatzea, horretarako eskatutako dokumentazioaren bidez.
· Aurreko deialdietan Kutxak emandako laguntzak behar bezala justifikatu izana.
· Kontu korronte bat izatea Kutxabank, S.A. bankuan, eta bertan jasoko du erakunde onuradunak diru-laguntza..
· Kutxabank, S.A. enpresarekin dituen betebeharrak beteta egotea eta Kutxari baimena ematea horretarako beharrezkoak diren egiaztapenak egiteko.
· Erakunde publikoak ezin izango dira deialdi honetara aurkeztu.

04 Proiektuei dagokienez

Elkarte eta irabazi asmorik erakunde gehienei laguntzak zabaltzeko asmoz, erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du, dagokion aurrekontuarekin, zein arlotara lotzen den identifikatuta. Proiektuak Gipuzkoan garatu beharko dira, eta lurralde horretan bizi diren pertsonei zuzenduta egon beharko dute..

05 Eskabideen aurkezpena

Eskaerak Kutxako deialdien atariaren bidez egingo dira, plataforman erregistratu ondoren, eta dagozkion datu eta agiri guztiak aurkeztu beharko dira.

Atarira Kutxako webgunearen bitartez sartu ahal izango da, www.kutxa.eus, “Deialdiak” atalean.

Eskabidea ez da izapidetutzat joko, eta, beraz, proiektua ez da ebaluatuko Kutxak eskaera balioztatu arte.

Eskaera aurkezteko unean indarrean egon beharko dute informazio eta dokumentazio guztia.

Datuak  babesteari  dagokionez, entitate eta Kutxaren  arteko  harremana, une bakoitzean indarrean dagoen datu pertsonalen babesari buruzko legearen arabera izango da.

Ez dira onartuko epetik kanpo jasotako eskabiderik, ez eta epe horretan bertan egindako eskaeren aldaketarik ere..

06 Exekuzio aldia

Proiektuak 2020 urtean zehar burutuko dira.

07 Dokumentazioa

Erakundearen akreditaziorako dokumentazio orokorra (nahitaezkoa):

• Erakundearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
• Behar bezala legeztatutako erakundearen estatutuen kopia.
• Eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenen kopia, edo, hala badagokio, karguaren izendapena, estatutuen arabera erakunde eskatzailearen izenean jarduteko gaitzen duen kargua.
• Proiektuaren kudeaketan erakundea ordezkatzen duen pertsonaren NAN.
• Erakundearen inskripzioa dagokion administrazio-erregistroan.

Proiektua aurkezteko dokumentazioa (nahitaezkoa):

− Ogasunarekin dituen betebeharrak egunean izatearen ziurtagiri eguneratua.
− Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotearen ziurtagiri eguneratua.
− Azken bi ekitaldietako galdu-irabazien emaitzak, legezko ordezkari batek sinatuta.
− Azken ekitaldiko sozietateen gaineko zergaren aitorpen osoa.
– Kutxabank, S.A. sozietatearen kontu korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen ziurtagiria
– Proiektuaren aurrekontua eta honen agiriak.

Beste dokumentazioa (ez derrigorrezkoa):

•  Proiektuan beste finantzaketa-iturriak egongo balira, eskaeraren ebazpenaren kopia, edo, bestela, eskabidearen kopia, ebazpenaren zain egonez gero.
•  Enpresa laguntzaileekin aliantzen (hitzarmenak, akordioak, etab.) ziurtagiriak.
•  Erakundearen boluntariotza plana.
•  Kode Etikoa, jokabide-kodea, berdintasun-plana, gizarteratze-politikak edo bizitza pertsonala, familiakoa eta lan-bizitza bateratzeko plana.

08 Balorazioa

Elkarte eta irabazi asmorik gabeko erakundeei dagokienez, positiboki baloratuko da:

  • Proiektua garatzeko gaitasun ekonomikoa eta teknikoa izatea.
  • Orain eta etorkizunean iraunkorrak izatea, diru-sarrerak dibertsifikatuz.
  • Proiektuak egitean esperientzia izatea.
  • Gizarte-oinarri zabala duen boluntario-plana izatea.
  • Berdintasunerako, familia eta lan bizitza bateratzeko plana, eta politika linguistikaren plana izatea.
  • Kode etiko edo jokabide-kode bat edukitzea.
  • Gardentasuna.
  • Kode etiko edo jokabide-kode bat edukitzea.
  • Gardentasuna.
  • Bideragarritasun soziala eta ekonomikoa izatea eraginkortasun-irizpideekin, eta garatuko diren jardueren iraunkortasuna bermatu ahal izatea.

Proiektuei dagokienez, proiektuak positiboki baloratuko dira:

  • Kutxaren estrategia inspiratzen duten printzipioekin bat datoz.
  • Gipuzkoako hainbat eragileren esku-hartze koordinatua eta osagarria bultzatzea.
  • Praktika berritzaileak garatzea eta gizartea eraldatzea bilatzen dutenak.
  • Boluntarioen kudeaketa eta parte-hartzea sustatzea.
  • Beren jardun-eremuan edo aurkeztutako proiektuaren xedea, genero-berdintasuna, euskara eta iraunkortasuna barne hartzea.
  • Proiektuaren aurrekontuaren koherentzia eta aurkeztutako jardueren diseinua, emaitzak eta espero den eragina.
09 Kutxaren ekarpen ekonomikoa

Ahalik eta proiektu-kopuru handienetara laguntzak hedatzeko, eta orientabide gisa, deialdi honen bidez ematen diren kopuruak honako hauek izango dira:

– Kutxak emandako kopurua ezingo da 50.000€tik gorakoa izan.
– Aurrekontua edo gauzatze-zenbateko osoa 50.000€ edo 50.000€ baino gehiagokoa duten proiektuek, laguntza gehienez aurrekontuaren %25aren pareko izango d.
– Aurrekontua edo gauzatze-zenbateko osoa 50.000 €tik beherakoa duten proiektuak, Kutxak ematen duen laguntza aurrekontuaren %75aren baliokidea izango da gehienez.

Kutxak jasotzen dituen laguntzengatik eta proiektuak jasotzen dituen laguntza osagarriengatik, ez da zenbateko osoa edo aurrekontua gaindituko. Kutxak laguntza ekonomiko bat emateak ez du esan nahi horren titulartasuneko baliabideak doan erabiltzea.

Ekarpen ekonomikoa proiektuaren gauzatzearekin zuzenean lotutako gastuak ordaintzeko aurreikusi da, eta argi eta garbi azaldu beharko da hura garatzeko beharra.

Honako gastu hauek ezin dira eskatu laguntza gisa:
– Erakunde eskatzailearen ohiko egoitza mantentzeagatik sortutako gastuak (alokairua, ura, telefonoa, elektrizitatea.
– Ezin izango dira egotzi deialdiaren urtetik kanpoko gastuak (2020).
– Ekarpen ekonomikoa ezin da zorrak ordaintzeko edo finantza-eragiketak amortizatzeko erabili.

10 Aurkezteko epea

Laguntzak eskatzeko epea 2019ko azaroaren 5ean hasiko da, 9:00etan, eta aurkezteko azken eguna 2019ko abenduaren 9koa izango da, 14:00etan.

11 Ebazpena

Kutxa Fundazioko Patronatuak, adituen aholkuarekin batera, hala badagokio, 2020ko martxoaren 2an ebaluatuko eta ebatziko du, deialdi honetan ematen diren laguntzen aukeraketa. Kutxak erakunde eskatzaile bakoitzari jakinaraziko dio ebazpen hau, eta www.kutxa.eus web orriaren bidez ere publiko egin ahal izango du, baita egoki iritzitako bitarteko eta sare sozialak ere. Oinarri hauetan aurreikusi ez diren gaiak Kutxaren irizpidearen arabera ebatziko dira, eta ez dira errekurritu ahal izango. Deialdian parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar berekin.

Elkarte eta irabazi gabeko asmorik erakundeek hilabeteko epea izango dute jakinarazpena jaso eta, hala badagokio, emandako laguntza arbuiatzeko, baldin eta proiektu aurrera eramateko gai ez badira.

12 Lankidetza-hitzarmena

Kutxak proiektua babestea erabakitzen duen erakunde bakoitzarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatuko du. Erakunde eskatzailearen kontu batean, bi epetan, diru-laguntzaren zenbatekoa ordainduko du: laguntzaren %75a, hitzarmena sinatzen denean, eta beste %25a proiektuaren exekuzioaren azken memoria aurkeztu eta onartu ondoren, eta edozein kasutan, 2021eko lehen hiruhilekoa amaitu aurretik entregatu beharko da.

Jakinarazpena egiten den egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean hitzarmena sinatzen ez bada, laguntzaren onuradunari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, hari uko egiten diola ulertuko da.

Hautatutako irabazi-asmorik gabeko antolakundeek eta elkarteek justifikatu egin beharko dute proiektua osorik gauzatu dela, proiektuaren gauzatze-memoria aurkeztuta, eta, bertan, sartuko dira egindako gastuak, proiektua garatzeko lortutako diru-sarrerak eta ordaindutako fakturak zehatz-mehatz atxikituz. Kutxak bigarren ordainketa baino lehen balioztatuko du azken memoria. Azken memoriaren formatua deialdiko atarian dago eskuragarri.

Kutxak, proiektua gauzatzen ez bada, ordaindutako kopuruak erreklamatzeko eskubidea gordetzen du, eta, halaber, erakundeak aurkeztutako justifikazio-memoria berrikusi ondoren, Kutxak, ez badu ezarritako baldintzak betetzen, ez du laguntzaren gainerako %25a ordainduko.

GARRANTZITSUA

— Aukeratutako proiektuak gauzatzean, Kutxak dagozkion berrikuspenak egin ahal izango ditu.
— Baldintzak eta oinarriak interpretatzea Kutxari dagokio.
— Oinarrietako edozein ez betetzeak bazterketa eragiten du.
— Kutxaren erabakia apelaezina da.
— Aurkezteak oinarriak onartzea dakar berekin.

Diru laguntzen deialdia eta oinarriak Kutxa Fundazioaren Patronatuak onartu zituen 2019ko irailaren 26an.

OINARRIAK PDF-FORMATUAN

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color