k
u
l
t
u
r

Hautatuak Kutxa Kultur Musika egoitza-programarako sei taldeak

compartir


Atseginez jakinarazten dizuegu burutu dugula talde-hautaketa Kutxa Kultur Musika 2020 Egonaldien programan parte hartzeko. Hautaketa honako hauek osaturiko epaimahai gaitu batek egin du:

  • Pablo Rodríguez – Manager Director BMG Spain&Portugal-en

  • ker Bárbara – Zarata Mondosonoro arduraduna

  • Ekain Pérez – EITB Musika

  • Sebastián Salaberry – Dabadaba

  • Beatriz Concepción – Oso polita (Last Tour)

Onartze-epea amaituta, 116 proposamen aurkeztu dira deialdira, guztiak artista gipuzkoarrenak.

Ezusteko atsegina izan da jasotako proposamen-kopurua, bikoiztu egin baita iazko kopurua, eta gainera lurralde-banaketa ere askoz orekatuagoa izan da Gipuzkoa osoan, proposamenak Bidasoalde, Debagoiena, Debabarrena, Urola Kosta, Tolosalde eta Donostialdeatik jaso baitira.

Hizkuntza-oreka ere oso ohargarria izan da, aurkezturiko taldeen % 50ek baino gehiagok baitu euskara bere errepertorioan. Gainera, proposamenetako 42tan emakumezkoak daude taldekideen artean.

Gainerako deialdietan ikusi dugun bezala, proposamenen kalitatea oso handia izan da, egile-proiektu banaka batzuk ere jaso ditugu, pertsonalak, karismadunak, eta talde askok gaur egungo forman definitu dute beren musika, patroi klasikoetatik urrun, rocka, pop rocka, indiea eta elektronika izanik ildo nagusiak.

Uste dugu hautaturiko sei proiektuek hazteko ahalmen handia dutela, eta Kutxa Kultur-etik bidean laguntzearen alde egingo dugu.

Hauek dira sei aukeratuak. Eta hauek dira beraien sei aurkezpen-gutunak:

SIETE C
BESTE URTAROAK
INDIAN FEATHERS
LEMY RIVER
CÔNVOI
IDOIA ASURMENDI

Kutxa Kultur Musika 2020 egoitza-programan hautaturiko sei taldeek lankidetza-hitzarmena egingo dute Kutxa Fundazioarekin, eta bertan egonaldia eskainiko zaie ondorengo mugarri edo une hauen arabera:

Lehenik, bilerak egingo dira taldeekin bakoitzaren premiak detektatzeko eta honela, beraien proposamen artistikoaren arabera, beren proiektua garatuko dute komunikazioan: zuzenekoak, diskografia-banaketa, press kit-ak egitea, hedabideentzako aurkezpenak… eta taldeekin adosturiko estrategia ezarriko da egutegi eta guzti. Aukera eskainiko zaie entseguetarako lokala izan dezaten ere, hautaturiko taldeetako beste batekin partekatua, Kutxa Fundazioaren guneetan Tabakalerako laugarren solairuan.

Egonaldian, prestakuntza emango zaie detektaturiko premien arabera: musika-ekoizpen, autoedizio, taldearen bideragarritasun-plan edo sare sozialetako komunikazioari buruzko prestakuntza. Baita ere eskainiko zaie hainbat gai grabatzeko aukera kanpoko estudio profesional batean, edo bideo klip profesionala, 1.500 €ko baliokoa, egiteko aukera.

Kutxa Kultur Plazan lehenengo kontzertua programatuko da urteko lehen hiruhilekoan, Tabakalerako laugarren solairuan, eta Kutxa Kultur Musika 2020 egonaldi honen barruan taldea aurkezteko balioko du.

Lehenengo honetaz gain, gutxienez beste hiru ekitaldi programatuko dira, eta horietako hiru Katapulta Tour programaren barruan eskainiko dira; hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaturiko programa da, Gipuzkoa osoan bertako talentuari musika eta arte eszenikoen ekitaldiak eskaintzeko helburua duena. Programa honetan hautaturiko taldeen parte-hartzea automatikoa da, Kutxa Fundazioaren eta erakunde honen artean izenpeturiko lankidetza-hitzarmenari esker. Aipaturiko sei emanaldiengatik, taldeek 2400 €ko ordainsaria jasoko dute.

2020. urtean bideo dokumental bat grabatuko da egonaldiari buruz, eta sare sozialetan eta beste plataforma batzuetan taldea aurkeztu eta sustatzeko erabiliko da.

Hautaturiko taldeek, gainera, aholkularitza profesionala izango dute, besteak beste, honako helburu hauekin: egoiliarren informazioa bidaltzea aldizkari digital, TB, diskografia-etxe, programatzaile eta jaialdietara; lege-aholkularitza eskaintzea kontratazioaz; argibideak ematea jaialdi, hedabide eta programatzaileekin harremanetan jartzeko; eta sare sozialetako komunikazioari buruzko aholkularitza.

ARGAZKIA: SANTIAGO FARIZANO

 

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color