k
u
l
t
u
r

Aitor Ortiz. GAUDÍ. Inpresio intimoak

compartir


Aitor Ortiz argazkilariaren Barne-zirrarak erakusketan 120 irudi biltzen dira, Antoni Gaudí (Reus, 1852 – Bartzelona, 1926) arkitekto katalanak diseinaturiko eraikinei eginikoak, eta horien artean daude Casa Milá, Sagrada Familia, Casa Batlló, Parc Güell, Torre Bellesguard, Palau Güell, Casa Vicens, Casa Calvet, Güell pabilloilak, Güell koloniako kripta eta Sagrada Familiako maketa-lantegia. Bisitariak antzeman dezakeen arren argazki batzuk edo besteak zein eraikinetakoak diren, Aitor Ortizek ez du nabarmen egin nahi ezagutze hori, baina ezta ezkutatu ere. Gaur egungo arkitektura-egitura handi eta konplexuen argazkiak egiten espezializatua, hau da bere lehen sarraldia ikusizko ahalmen berezi eta ahaltsuaren jabe den arkitekto historiko baten eremuan. Begirunetik eta miresmenetik, argazkilariak elkarrizketa adeitsu eta goxoa ezartzen du arkitektoarekin, eta solasaldi horretan bakoitza bere sorkuntza-hizkuntzatik mintzo zaio bisitariari, batak bestea indartzen duelarik.

GAUDÍ. Inpresio intimoak erakusketa azaroaren 15etik 2020ko otsailaren 16ra arte egongo da ikusgai.

Doako bisita gidatuak

Igandero. 18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz..

Familientzako tailerrak

Familientzako tailerrak 5 eta 11 urte arteko parte-hartzaileentzat, helduek lagunduta.
Igandero 17:00etatik 18:30era

Lekua: Kutxa Kultur Artegunea. Tabakalera eraikina. Donostia

Informazio gehiago KUTXA KULTUR ARTEGUNEA

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color