k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Craft City Market | deialdia

compartir


Baduzu saldu nahi duzun zeure eskulanik edo sorkuntza-diseinurik? Kutxa Kultur Craft City Market-en parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Datak: Abenduaren 13a (17:00 > 21:00) eta abenduaren 14 eta 15ean (11:00 > 21:00).
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera). Donostia

Kutxa Kultur Craft City Market: Lan hiria sortu nahi dugu, artisautzako iraultza. Artisau eta artista bakoitzaren lan prozesuak erakutsi nahi ditugu ahaleginetik, teknikatik, sormenetik, zailtasunetatik, sorpresetatik… izan daitezen.

Kutxa Kultur Marketen helburua da Gipuzkoako artistek diseinatu eta ekoitzitako produktuentzat erakusleiho izatea, eta aldi berean laguntza-plataforma izatea.

Dekoratu eta jantzi arautzaile, gris, ilunak eta izaera industrialeko jantziak, estetikaz haraindiko lana nabarmentzeko.

Hauxe da gure proposamena eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, beti bezala Undermount-ekin ere.

   Konta iezaguzu zeure proiektua. Bete FORMULARIO hau

Zenbat eta osoagoa izan informazioa, orduan eta hobeto!

Aukeratzeko, kontuan izango dugu aurkezturiko produktuen originaltasuna eta mota. Hazi eta handiago egin nahi duzun marka bat izatea interesatzen zaigu.
Eskatzaileak gipuzkoarrak edo Gipuzkoan bizi direnak bakarrik izan daitezke.

Parte-hartzea doakoa da. Aukeraketa egin ondoren, esleituriko standaren ezaugarrien, arauen eta kokapenaren berri emango dute antolatzaileek.

Hornitzaile bakoitzak bere standa muntatu, antolatu (ekitaldi aurreko egunean, edo egun berean goizez) eta desmuntatu egin behar dute ekitaldia amaitzean.
Inplikazio aktiboa eskatzen da guztion artean lortu dezagun Kutxa Kultur Market izan dadin hiriko erreferentzia-merkatua.

   Parte hartzeko epea azaroaren 10an amaituko da.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color