k
u
l
t
u
r

Roland Topor-en Fantasiazko Artea

compartir


Roland Topor Frantziako artean XX. mendeko bigarren erdialdean izandako artistarik pertsonalenetako bat da.

Gogoz oso kezkatsua, Toporrek bere irispidean zeuden eremu guztietara aplikatu zuen bere irudimen emankorra, arrakasta nabariarekin guztietan. Baina, batez ere, Roland Topor marrazkilari eta grabatzaile bikaina da, maila unibertsala duena, Fernando Arrabalek azaltzen duen bezala: «[…] Topor, marrazkilari gisa, bere belaunaldiko maisua da: egungo artistarik kopiatuena eta plagiatuena da, mundu osoak omenaldi isil eta sistematikoa eskainiko balio bezala”.

Erakusketa honetan, artista mitiko honen grabatzaile-alderdia erakusten da. Erakusketa urriaren 24tik abenduaren 8ra izango da zabalik Kutxa Kultur Plaza erakusketa-gunean, doako sarrerarekin.

+ informazio gehiago

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color