k
u
l
t
u
r

Irabazleak | XLIII Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak

compartir


Kutxa Fundazioak 43. edizioan deituriko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan, lanak jasotzeko epea amaitzean, parte-hartzeak markak hautsi zituen zenbait modalitatetan. Honela izan da, nabarmen, euskarazko eleberrian eta gaztelaniazko olerkian.

Joan zen urtarrilaren 31ean argitara eman ziren lehiaketako oinarrien arabera, Olerki modalitatean errima, neurri eta gai askeko lanak aurkez zitezkeen, baina gutxienez 800 bertsokoak; eta saria 15.000 euro eta garaikurra. Eleberri modalitatean, gai eta narrazio askeko lanak, gutxienez 150 foliokoak; saria 25.000 euro eta garaikurra. Sariak salbuetsita daude PFEZ ordaintzetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakiz.

Epaimahaikoen deliberamenduak amaitu ondoren, aldarrikatu ziren, jendaurrean, sail bakoitzeko obra irabazleak:

Gaztelaniazko eleberria: Paula Lapido (Madrid), Los que alcanzan la orilla.

Euskarazko eleberria: José María García-Viana (Gipuzkoa), Pentaedroa.

Gaztelaniazko olerkia: Carlos J. Aldazábal (Argentina), Mauritania es un país con nieve.

Euskarazko olerkia: Aritz Gorrotxategi (Gipuzkoa), Amua.

2019ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien XLIII. ediziora 572 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 533 gaztelaniazko eleberri eta olerki modalitateetan, eta 39 euskarazko eleberri eta olerki modalitateetan.

Gaztelaniazko eleberria: 294 lan.
Gaztelaniazko olerkia: 239 lan.
Euskarazko eleberria: 20 lan.
Euskarazko olerkia: 19 lan.

PALAMARESA HEMEN | Irun Hiriko Kutxa Literatur Sariak

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color