k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Irun Hiriko Literatura Sariak epe laburrean emango dira

compartir


Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 43. ediziora aurkeztutako obrak aztertzen ari diren epaileak lehiaketarako aurkeztu diren obren irakurketa amaitzen ari dira: 533 gaztelaniazko eleberri eta olerki modalitateetan, eta 39 euskarazko eleberri eta olerki modalitateetan: gaztelaniazko eleberria: 294 lan;  gaztelaniazko olerkia: 239 lan; euskarazko eleberria: 20 lan eta euskarazko olerkia: 19 lan. Lehiaketa honetako sariak 25.000 euro eta garaikurra dira eleberri modalitateko irabazleentzat, eta 15.000 euro eta garaikurra olerki modalitateko irabazleentzat. Epaileek irailaren 14an emango dute epaia, Irungo Udaletxean.

Lau modalitateetako bakoitza erabakiko duten epaimahaiak honako hauek dira:

  • Gaztelaniazko eleberria: Fernando Marías Amondo | Luisa Etxenike Urbistondo | Manuel Vilas | Patricia Esteban Erlés | Jon Bilbao Lopategui.
  • Euskarazko eleberria: Felipe Juaristi Galdós | Jon Martín Etxebeste | Joxe Mari Iturralde Uría | Arantza Urretavizcaya Bejarano |Jon Cortázar Uriarte.
  • Gaztelaniazko olerkia: Manuel Rico Rego | Antonio Colinas Lobato | Raquel Lanseros
  • Euskarazko olerkia: Lourdes Otaegi Imaz | Iñaki Aldekoa Beitia | Itxaro Borda CharrittonJendaurreko ekitaldi honetan Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietako epaimahaien erabakiak jakinaraziko dira eta 43. edizioko irabazleak ezagutuko dira.

Sarrera libre aforoa bete arte

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color