k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Irati Laburu, zuzeneko artea Kutxa Kulturren

  • 2019/07/15(e)an argitaratuta
  • Plaza

compartir


“Neure eguneroko bizitzan sortzen zaizkidan ideiak eta kezkak ordenatzeko eta horiei forma emateko balio dit pinturak. Denboraren joana, iragankorra, aldaketa txikiak interesatzen zaizkit, lehen begiratuan hauteman edo ikusten ez diren gauzak, baina geratu eta beha egoten bazara, hor daudela ohartzen zara.

Ekialdeko estetikak eta filosofiak eraginda, gauzen funts edo mamira iristen saiatzen naiz sinpletasunaren bidez eta edertasuna bilatzen dut itxuraz arrunta den horretan, ikusgaitasuna emanez berriro berdina izango ez den une zehatz bati.

Ez zait interesatzen arauei jarraitzea marrazteko orduan, baizik eta une bat, sentipen bat, transmititzea da helburua eta, batez ere, gune bat sortzea gure imajinario edo iruditerian, non dena posible den.

Serie hau formatu handiko mihiseen eta tamaina txikiagoko paperen konbinazioan oinarritzen da. Nolabait ere atentzioa eman didaten argazkiak egin eta aukeratzen ditut, eta gero eraldatu egiten ditut, sinplifikatuz eta interesatzen zaidana bakarrik hartuz. Ez naiz saiatzen argazkian dagoena imitatzen, baizik eta nahi dudan ideia transmititzeko egokiak iruditzen zaizkidan formak eta koloreak aukeratzen ditut, paisaia edo ikuspegi pertsonal bihurtuz.”

Uztailaren 3tik 27ra

Lekua eta ordutegia
Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Asteazkenetik larunbatera: 16:00-20:00
Sarrera librea

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color