k
u
l
t
u
r

54. Jazzaldia

compartir


Jazzaldi donostiarrak edizio berri bat bizi izango du uztailaren 24tik 28ra, jazzaren izen distiratsuekin eta gorabidean dauden artistekin. Kutxa Fundazioak bere hondar-alea eskainiko du aurten ere, bai Jazzaldian eta bai Txikijazz programan.

Sara Zozaya eta Ro, Kutxa Kultur Musikak hautatutako bi talde, 54. edizio honetan entzun ahal izango ditugu.

 

Sara Zozaya
Uztailak 26, ostirala | 18:00
Agertokia: Heineken Terraza
Sarrera doan

Ro
Uztailak 27, larunbata | 22:15
Agertokia: Coca-Cola Gunea
Sarrera doan

Sara Zozaya

Sara Zozaya (ahotsa, gitarra, pianoa), Antton Goikoetxea (gitarra)

Sara Zozaya Donostian jaioa, akordeoiarekin hasi zen musika munduan. Piazzolla jotzetik bere kantak sortzeari ekin zion 12 urterekin gitarra eta teklatuaren laguntzaz. Orain, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gain, bakarkako bideari ekin dio.

Ro

Iker Amenabar (baxua), Mikel Iraeta (pianoa, syntheak), Iñigo González (gitarra), Gorka Alkalde (gitarra), Josu Usobiaga (bateria)

RO Azkoitiko matadero zaharrean jaio zen 2017ko udazkenean; Uso (bateria), Iker (baxua), Alkalde (gitarra), Gontxalo (gitarra) eta Iraeta (pianoa eta syntheak) elkartu zirenean. Ia urtebetez lokalean euren soinu eta melodiak laboratu ostean, 2018ko udan sentimenduz beteriko lau abesti munduratu zituzten: Ilhunbean esanak, Ilhunbean eginak, ErROnkari y Aikor.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color