k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Uda ikastaroak | Literatura mutanteak

  • 2019/06/17(e)an argitaratuta
  • Berriak

compartir


Zertaz hitz egiten dugu literaturaz hitz egiten dugunean? Ez ote da hertsiegia eta zurrunegia literaturarekiko gure ikuspegia? Ohiko fikzio formez haratago, hitzaren performatibitatea, testu hedatua eta osagai lapurtu edo mailegatuen erabilera aztertuko dira ikastaro honetan, hitzaren eszenaratzea eta diziplina ezberdinen arteko bidegurutzeak arakatzeaz batera.

Helburuak

Literaturak sare sozialen garaian duen zentzua birpentsatu eta XXI. mendean bere lekua zein den eztabaidatzea da asmoa, bai liburu formatuaren baitan, bai eta -batez ere- hortik kanpo.

Sormena, irakurzaletasuna eta pentsamendu kritikoa sustatzea eta testuaren harrera erabat baldintzatzen duen para-testuan arreta ipintzea.


Egunak: Ekainak 27 - 28 
Hizkuntza: euskaraz

Lekua: 
Kutxa Kultur 
Andre Zigarrogileak plaza, 1
20012. Donostia / San Sebastián

ANTOLATZAILEA: UPV/EHU
ONLINE MATRIKULA
+ INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color