k
u
l
t
u
r

Parte-hartze markak hautsi dira 2019ko Irun Hiria Kutxa Literatura Sarietan

compartir


Guztira 568 lan jaso dira deituriko lau modalitateetan
2019ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien XLIII. ediziora 570 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 531 gaztelaniazko eleberri eta olerki modalitateetan (293 eta 238, hurrenez hurren) eta 39 euskarazko eleberri eta olerki modalitateetan (20 eleberrian eta 19 olerkian).

Gaztelaniazko eleberria: 293 lan.

Gaztelaniazko olerkia:    238 lan.

Euskarazko eleberria:      20 lan.

Euskarazko olerkia:         19 lan.

2017ko edizioarekin alderatuta, eta kopuru osoari dagokionez, 120 lan gehiago izan dira, aurreko edizioan baino % 27 gehiago. Azpimarratzekoa da atzerritik etorritako lanen gehikuntza, ia bikoiztu egin baita parte-hartzea.

Lanen jatorriari dagokionez, Madrilgo Erkidegoak aurkeztu du kopuru handiena, guztien % 19, eta jarraian, oso gertutik, Euskadiko lanak daude, %18, eta atzerritik etorritakoak % 17 izan dira. Horien atzetik datoz Andaluzia % 14, Katalunia % 7, Valentziar Erkidegoa % 6, Gaztela eta Leon % 3,5, Murtzia % 3, Gaztela-Mantxa % 2,3 eta Aragoi % 2,1. Aurreko ediziokoen antzeko datuak dira, nahiz eta azpimarratzekoa den atzerritik etorritako lanen gehikuntza, ia bikoiztu egin baita parte-hartzea, % 10etik % 17ra igaro direlarik edizio honetan.

Parte hartu duten atzerriko herrialdeak 25 izan dira, 2017ko edizioan baino % 40 gehiago, orduan 15 herrialde izan baitziren, eta, esan bezala, lan guztien % 17 etorri dira herrialde horietatik, aurreko edizioan baino % 7 gehiago, baina lan kopurua bikoiztu egin da (aurten 97, aurrekoan 47). Nagusi honako herrialde hauek izan dira: Argentinatik 22 lan eleberri eta olerki artean, Mexikotik 15, Alemaniatik 11, Kubatik 8, Italiatik eta Txiletik 4na, eta Bolivia, Kolonbia, AEB, Erresuma Batu eta Guatemalatik 3na. Aurreko urteetakoaren aldean, Hego Amerikak jarraitzen du lan gehien bidaltzen, nahiz eta azpimarratzekoa den Europakoen presentzia handiagoa, eta hauen artean nabarmentzekoak Alemania 11 lanekin, Italia 4rekin eta Erresuma Batua 3rekin. Aitzitik, AEBetako eta Frantziako parte-hartzea gutxitu egin da, baina, oro har, bai Hego Amerikatik eta bai Europatik gehikuntza nabarmena izan da.

Emaitza positibo hauek ikusita, parte hartzen duten lanen, bai Espainiako estatukoen eta bai atzerrikoen, gehikuntza handi samarra nabarmendu behar da.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color