k
u
l
t
u
r

Donostia ezagutu eta Explorers “kuadrillan, zein ongi!”

compartir


Udako programak dira, etxeko txikienentzat Kutxa Kultur-ek Donostia, Irun, Errenteria, Zarautz, Beasain eta Deban antolatuak, parte-hartzaileek hobeto ezagutu dezaten beren ingurunea, jolasa eta dibertimendua ikaskuntzarekin uztartzen dituen askotariko eskaintza zaindu baten bidez. Eskainitako jarduerek hiria eta beronen historia aztertzen lagunduko dute, betiere begirunetik eta lagunartekotasunetik. Uda garai hobezina da balio hauek indartzeko, eta kuadrillan egingo dugu: “Kuadrillan, zein ongi!” da, hain zuzen, Kutxa Kultur-en udako programen goiburua.

Beti dibertimendu, kultura-aniztasun eta berdintasunetik lan egingo dugu Gipuzkoa Kutxa Solidarioarekin eta parte-hartzaileak sentsibilizatuko ditugu gure ingurune naturala errespeta dezaten Kutxa Ekogunean, eta esploratu eta ikertzen ikas dezaten Eureka! Zientzia Museoan.

Benetako turistak izango bagina bezala, artea eta argazkigintza ezagutuko ditugu kalean Kubo Kutxarekin. Gure herria edo hiria sentituko dugu bere merkatuak bisitatuz eta gastronomia-kultura landuz ohitura osasungarriekin gure #izanGood zigiluari esker. Blues eta Jazz soinuekin dantza egingo dugu Gipuzkoako zenbait festibal edo jaialditan.

Programa hauek jarduera artistikoekin eta jolas kooperatibo eta inklusiboekin osatuko dira Kutxa Kultur-ek Tabakaleran dituen erabilera anitzeko geletan.

Donostia Ezagutu eta Explorers gaur egun oso positiboki baloratzen dituzte parte-hartzaileek eta familiek, eskaintza osoa, askotarikoa eta dibertigarria nabarmentzen dutelarik.


DONOSTIA EZAGUTU 3 – 12 URTE

→ EXPLORE IN ENGLISH | DEBA | 4 – 12 URTE

→ EXPLORE IN ENGLISH | IRUN, ERRENTERIA, BEASAIN ETA ZARAUTZ | 4 – 12 URTE

→ EXPLORE IN ENGLISH | DONOSTIA | 3 – 12 URTE

→ EXPLORE EN FRANÇAIS | DEBA | 4 – 12 URTE

→ EXPLORE EN FRANÇAIS | DONOSTIA ETA IRUN | 3 – 12 URTE

 ENGLISH ¬ FASHION | 12 – 17 URTE | Uztailaren 15etik 26ra

Eta gainera…

 Artea | KUBO-KUTXA eta KUTXA KULTUR ARTEGUNEA
 Zientzia eta Teknologia | EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA
 Ingurugiroa KUTXA EKOGUNEA

<< Gozatu ingelesez. Play & Say | 3-12 urte  
Uztaila (hilabete osoa / hamabost egun) | Donostia

<< IX Kirol udalekuak Txurrukan |  7-17 urte
Abuztuak 25-30 | Orio

<< VI Aia-Orio triatloia | + 7 urte
Abuztuak 30 | Orio

<< VII Busti lagunekin uratloia | 5-11 urte
Irailak 15 | Donostia

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color