k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Kutxa Fundazioa Genero Berdintasunarekin urte osoan

compartir


Denbora da Kutxa Fundazioa publikoki konprometitu zela gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren sustapenarekin, eta horrek esan nahi du bermatu behar dela gizon eta emakumeek benetan parte hartu ahal izatea gizartearen esparru guztietan eta egiten diren jardueretan. Izan ere, urtez urte, emakumearen presentzia Fundazioaren jardueretan haziz joan da eta hazten jarraituko du.

Nahiz eta Kutxaren konpromisoa urte osorako izan, ekintza bereziak ere antolatu nahi izan ditu martxoaren 8aren inguruan, Emakumearen Nazioarteko Egunean.

Une hauetan eta datorren maiatzaren 5era arte, Carmen Calvo artista multidiziplinarraren Ametsa akabatzea erakusketa ikus daiteke Kubo-kutxa aretoan; Kutxa Kultur Plazako erakusketa-gunean, Tabakaleran, Maite Gurrutxaga ilustratzailearen erakusketa dago; eta Artegunean, datorren ostegunean A Whiter Shade of Pale. Erretratuak Herbeheretako argazkigintza garaikidean erakusketa inauguratuko da, erretratuari eta barrokoak hiru argazkilari holandarren -Carla van de Puttelaar, Hellen van Meene eta Sanne De Wilde-ren- argazkigintzan duen eraginari buruzko gogoeta edo hausnarketa.

Eureka! Zientzia MuseoaEmakumeak eta zientzia erakusketa antolatu du, eta museoaren edukia historiako emakume garrantzitsuen jarduera zientifikoarekin lotzen du, adibidez Marie Curie fisikari edo Etologian doktorea den Jane Goodall-en jarduerarekin. Honela, emakume zientzialari garrantzitsuen bizitza eta lana ezagutarazten dute. Aldi berean, bisitariak aukera izango du eduki honekin museoan jolas bat egiteko, eta, nahi badu, familiarentzat urtebeterako abonu baten zozketan parte hartuko du.

Kutxa Kultur-ek Eguzkiñe Egaña zeramikariaren presentzia nabarmendu nahi du martxo osoan bere Artistaren Txokoan, aukera paregabea hurbiletik ikusteko nola lan egiten den arte honetan. Gainera, martxoaren 7an Victoria Eugenia antzokian izango den Gure ahotsak kontzertuan, besteak beste, Sara Mansilla eta Izaro izango dira, eta gure ingurune hurbilean emakume sortzaile batzuen momentu artistiko paregabea nabarmendu nahi da horrela. Bi artista hauek Kutxa Kultur Musika programako egoiliarrak izan dira, orain, gora egiten ari diren beste bi artista, Sara Zozaya eta Raitx, dauden bezalaxe.

Gipuzkoa Kutxa Solidarioak ere ipiniko du bere hondar-aletxoa egun honen inguruan. Martxoaren 10ean, igandean, izango den Lilaton lasterketan, urtero bezala, 4 karpa jarriko dira, eta horietan informazioa emango da hainbat kiroli buruz, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonek kirol horiek egiteko dituzten moduei buruz. Eta aurten Gipuzkoa Solidarioak bere aztarna solidarioa utziko du emakumezkoen kirol egokituaren ikusgaitasunean, eta Lilatongo dortsala ordainduko die kolektibo hauetako pertsonei Gipuzkoa Solidarioan dauden erakundeetako bazkide baldin badira. Gainera, lasterketaren antolakundeak 1€ emango dio dortsal bakoitzeko ADEMGIri (Gipuzkoa Solidarioan dagoen elkarteetako bati).

Kutxa Ekogunean ere antolatuko dira jarduerak egun horren inguruan. Alde batetik, martxoaren 9a, Haur Parkeko ipuina neskatila baten abenturak kontatzen zituen idazle batena izango da. Astrid Lindgreen idazle suediarrak bere pertsonaia ezagunena, Pippi Galtzaluze, sortu zuen 1945ean, garai haietan neskatila bat ezin zelarik izan ez independentea, ez buruargia, eta are gutxiago alaia. Zentsura-garaiak ziren, eta 3 hamarkada igaro ziren ezagutu ahal izan genuen arte.

Bestalde, martxoaren 9an bertan, Euskal Herriko Euskararen Ginkanaren finala izango da, non sartu duten genero-ikuspegia, emakumeek, era apalean baina irmo, funtsezko zeregina izan dutelarik gure hizkuntzaren transmisioan. Eta Rachel Carson-en lan ordainezina ere gogoan izango dute; ekologismo modernoaren inspiratzailetzat hartzen da, DDTren erabilera salatu eta mobilizazio sorta jarri zuelarik martxan, ingurumenarentzat eta osasun publikoarentzat oso ondorio larriak zituen pestizida bat baitzen DDT.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color