k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Hiru argazkilari garaikideren lana Artegunean

2019/03/07

compartir


Kutxa Kultur Arteguneak A Whiter Shade of Pale. Erretratuak Herbeheretako argazkigintza garaikidean erakusketa aurkeztu du.

Erakusketak «rock progresibo» deritzona egiten duen Procol Harum taldearen abesti batetik hartu du izenburua eta, zehazkiago, haren abesti gehienen egile den Keith Reid-en pasadizo batetik. Reid festa batean zela, gizon batek berekin hizketan zen neska bati honako hau esan ziola entzun zuen: «zure zurbiltasuna zuritik harago doa». Esaldi hark ekarri zuen abestia, eta ondoren, Johnny Rivers edo Annie Lennoxek bertsioak egin zizkioten.

Erakusketak hiru argazkilari garaikideren lana biltzen du, hiruen arteko lotura Holandako barrokoaren tradizio artistikoa izanik. Hellen van Meene, Carla van de Puttelaar eta Sanne De Wilde-k erretratua ulertzeko eta postmodernitatearen urteetako argazkigintzaren praktika berrikusteko hiru modu desberdin aurkeztuko dizkigute.

Holandako herentzia barrokora eramango gaituzten ezaugarrien artean, nabarmentzekoa da argiaren erabilera, «Iparraldeko argi» izenekoa, garai klasikoko koadroetatik argazkilaritzaren eremura ekarria.

  • A Whiter Shade of Pale
  • Martxoaren 8tik ekainaren 2ra
  • Irekita asteartetik igandera: 11:30-13:30 | 17:00-21:00
  • Komisarioa: Ramón Esparza
  • Sarrera librea
  • Jarduerak: bisita gidatuak eta familientzako tailerrak
Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦  artegunea@kutxa.eus ¦ kutxakulturartegunea.eus

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color