k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Harri Berri-Oletako Euskara-batzordeak irabazi du Euskararen Ginkana

2019/03/11

compartir


Larunbatean, martxoak 9, ospatu zen Euskararen Ginkanaren seigarren edizioaren finala Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera). Lau talde iritsi ziren finalera eta horien artean Harri Berri-Oletako Euskara-batzordeak irabazi zuen.

3.000 €-ko saria jaso dute euskararen aldeko egitasmo bat sustatzeko, eta diru hori Euskara Batzordera bideratuko dutela iragarri dute irabazleek, eta jarduerak ikastetxearen barruan eta auzoan egingo dituztela.

Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen dena. Hizkuntza-praktika ekologikoak abiapuntutzat hartuta, euskara sustatzeko helburuarekin bat egiten dute bi erakundeek.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color