k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Argitaratu da Kutxaren 2018ko Jarduera Txostena

2019/03/01

compartir


Kutxak, gizarte-ekintzara diru-kopururik handiena bideratzen duen erakundeetako bat, joan zen ekitaldian gauzatu zuen gizarte- eta kultura-jarduera laburbiltzen duen Memoria edo Txostena argitaratu du.

Gizartearen eta ekonomiaren motorra, Kutxa Fundazioa erreferentziazko erakundea da Gipuzkoaren garapenean laguntzen duten ekonomia- eta gizarte-proiektuak identifikatu, babestu eta laguntzeko. Asko bideratzen dugu gizarte-jarduerara.

816.000 pertsona baino gehiago izan baitira antolatzen ditugun 4.000 jarduera baino gehiagoren artekoren batean.

Zuri esker.

Gure gizarte-ekintzaz baliatzen diren pertsona guztiei esker. Parte hartzen dugun bankuko (Kutxabank) bezeroei esker, horren kudeaketaren bidez etekinak eta baliabideak lortzen baititugu, horrela gure helburu soziala betetzeko: Gipuzkoa leku hobea izatea guztiok elkarrekin bizitzeko.

Eta gure lurraldean inbertitzen jarraituko dugu, dibidendu horiek osasun eta laguntza bihur daitezen, arte eta kultura, kirol eta aisialdi, hezkuntza, zientzia eta ikerketa, ingurumen-hobekuntza, ekintza solidario, enplegu eta prestakuntza, aurrerapen eta garapen… gure komunitatearentzat.

Memoria gure webgunetik deskargatu dezakezu edo Kutxabankeko bulegoetan jaso. Bertan, 2018an lortutako emaitzez gain, errekurtso bakoitzaren informazioa, 2019ko proiektu eta jardueren egutegia eta gure errekurtsoetan Kutxabankeko bezero izateagatik dituzun onuren berri jaso dezakezu.


Deskargatu memoria (pdf formatuan)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color