k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Azken egunak! Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 43. edizioa

compartir


Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 43. edizioa arautzen duten oinarriak argitaratu ditu Kutxa Fundazioak, eta Sariak eleberri eta olerki modalitateetarako deitu dira, euskaraz eta gaztelaniaz.

Olerki modalitatean errima, neurri eta gai askeko lanak aurkeztu daitezke, baina gutxienez 800 bertsokoak; saria 15.000 euro eta garaikurra. Eleberri modalitatean, gai eta narrazio askeko lanak, gutxienez 150 foliokoak; saria 25.000 euro eta garaikurra.

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 30ean amaituko da, eta irabazleen berri Irungo Udalean ospatuko den ekitaldian emango da 2019ko irailaren 14an. Ekitaldi honetan, sariak banatzeko eguna ere jakinaraziko da, urte honetan bertan izango dena.

Aipamen berezia egin nahiko genioke sari hauen epaimahaiari, beraien kalitate eta ospeagatik. Sarien historian izan dugun epaimahairik onenetariko bat, dudarik gabe, hauen artean idazle irabazle hauek daude, besteak beste: Literatura Sari Nazionala, Reina Sofía Saria, Nadal Saria, Sevillako Ateneo Saria eta Haur eta Gazteen Literatura Sari Nazionala. 2018an hain arrakastatsu bilakatu den “Ordesa” eleberriaren idazlea ere bai, Manuel Vilas. Sarien edizio honetarako luxuzko epaimahaia beraz.

Epaimahaiak 2019:

GAZTELANIAZKO ELEBERRIA

Fernando Marías Amondo
Luisa Etxenike Urbistondo
Manuel Vilas
Patricia Esteban Erlés
Jon Bilbao Lopategui

EUSKARAZKO ELEBERRIA

Felipe Juaristi Galdós
Jon Martín Etxebeste
Joxe Mari Iturralde Uría
Arantza Urretavizcaya Bejarano
Jon Cortázar Uriarte

GAZTELANIAZKO OLERKIA

Manuel Rico Rego
Antonio Colinas Lobato
Raquel Lanseros

EUSKARAZKO OLERKIA

Lourdes Otaegi Imaz
Iñaki Aldekoa Beitia
Itxaro Borda Charritton

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak bi urtean behin izaten dira, eta azken edizioa 2017an gaztelaniazko modalitateetan, Banca Bettschen-ek irabazi zuen eleberri atalean “Juegos de lógica” lanarekin, eta Ramon Reboirasek olerkikoa, “Providencia de apremio” lanarekin. Bestalde, euskaraz idatzitako lanentzako sariak Maixa Zugasti  eta “L.A.A.” eleberriarentzat, eta Asier Serrano eta “Denen mina da nirea” olerki liburuarentzat izan ziren.

Lan sarituak argitaratu egingo dira, hauxe baita lehiaketa honen beste ezaugarri garrantzitsu bat, literatura-sorkuntza eta zabalkundea sustatzeko helburuarekin betiere.


15.000 €ko saria olerkian eta 25.000 €koa eleberrian, euskaraz eta gaztelaniaz.

Jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 30ean amaituko da; irabazleak irailaren 14an jakinaraziko dira.

Lehiaketaren oinarri osoak HEMEN _(liburuxka pdf formatuan HEMEN)

Deskarga ezazu agiria HEMEN: Datu pertsonalak babesteko Informazio Klausula

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color