k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Ganbera Musikaren zikloa | hamargarren edizioa

2019/02/01

compartir


Berriro ere Donostiako Orfeoiaren egoitzan (San Juan kalea, 6. Donostia / San Sebastián) izango da Ganbera Musikako zikloa, Kutxa Fundazioak sustatu eta antolatua, Musikene, Donostia Musika eta Donostiako Orfeoiarekin batera.

Zortzi ostegunetan izango dira zikloaren hamargarren edizioaren kontzertuak, 19:30ean, eta beti bezala, sarrera libre izango da aretoko jarlekuak bete arte.

Ganbera Musikaren ziklo berria datorren ostegunean, urtarrilaren 31n, hasiko da Kantu errezitala emanaldiarekin; Nerea Benavent, sopranoa, Josu Cabrero Antolín, tenorea, eta Leonardo Moyano, pianoa. Kontzertu hau XIX. eta XX. mendeetan ardazten da, besteak beste Verdi, Dvořák edo Fallaren musikan. Baina, gainera, munduko zenbait lekutara bidaiatuko dugu eta kanturako hainbat konposizio-estilo izango ditugu gozagarri.

Ganbera Musikaren X. Zikloak otsailaren 21ean jarraituko du, eta saioan “Blanchard Hirukotea” izango da. Otsailaren 28an, berriz, “Lauburu Sax Quartet” laukotea. Martxoaren 14an, “Tarab Laukotea”ren aukera izango da eta 28an, “Kahora Boskotea”rena. Gero, apirilaren 11an, “Ensemble Kaiserin” izango da oholtza gainean. Horren atzetik, maiatzaren 9an, “Les Trois Mousquetaires”; eta ekainaren 13an, piano, biolina eta biolontxeloaz osatutako “Polux Hirukotea”k emango dio amaiera.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color