k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Bide luzea berdintasunerako

2019/01/17

compartir


Hogeiren bat paneletan jarritako dozenaka irudik, pertsonaiari buruzko esaldi edo paragrafo batekin, joan zen mendeko euskal emakumeen historia erakusten dute Kutxa Kultur-en. Irudiak erakunde publiko, pribatu eta bilduma partikularretakoak dira, Kutxako argazki-artxiboa (Kutxateka) barne. Bide luzea berdintasunerako: Euskadiko emakumeak XX. mendean erakusketa, Mario Onaindia Fundazioak antolatua, doan ikus daiteke otsailaren 17ra arte.


“Feminismo hitzak, ikaragarrizko iraultza espirituala iragartzen duen neurrian, berebiziko adierazgarritasuna du: feminismo hitz sakratua, giza generoaren erdiak, sexu ahula deitu izan denak, metatzen duen energia mental ugariari buruzko kontzientzia unibertsala esnarazi duena; feminismo hitza, kontziente eta esker oneko den emakume orok erreberentziaz esana; feminismo hitza, arlo zibil eta politikoan emakumeari egindako espoliazioak konpontze aldera, bidegabekerien ordaina bilatzen duena, eta ezin kenduzko eboluzio-legearen inposizioei aurrez aurre begiratzeko adorea duten gizonei eurei eraspen edo debozioa ematen diena; hitz hori beharrezkoa ez dela pentsatzen duten bakarrak, beren zoritxarragatik, zirkulazioan jarritako hitz eder eta goresgarrienen balioa ezagutzen ez dutenak dira”.

ASAS MANTEROLA, B. “De la palabra feminismo”, El Nervión 1922.10.04

Urtarrilaren 9tik otsailaren 17ra // Tabakalera zentroaren ordutegia

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color