k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Jostailu berrien bilketa

  • 2018/12/12(e)an argitaratuta
  • Berriak

compartir


Eguberri hauetan, “Haien Eskubideak Jokoan” kanpainaren bitartez, Gazteen Gurutze Gorriak belikoak edota sexistak ez diren 4.000 jostailu berri baino gehiago bildu nahi ditu Gipuzkoan, 0 eta 17 urte bitarteko 1.500 haur, gazte eta nerabe baino gehiagorentzat, haur kalteberenek duten jolaserako eskubidea urte osoan bermatzeko.

Ekimena gauzatzeko ezinbestekoak dira jostailuak biltzeko puntu gisa funtzionatzen duten, euren langileen artean jostailuak jasotzen dituzten, edo jostailuak ematen dituzten erakunde askoren laguntza eta partaidetza.

Kutxa Fundazioa erakunde laguntzailea da. Horregatik, jostailuak jasoko ditu Kutxa Kultur-en (Tabakaleran), abenduaren 10etik 14ra.

Haien Eskubideak Jokoan
Abenduaren 10etik 14ra
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Antolatzailea: Gurutze Gorria,  Gipuzkoa Kutxa Solidarioa parte hartzen duen elkartea
Jostailuak biltzeko puntu guztiak, ordutegiak eta kanpainari buruzko informazioa: www.cruzroja.es

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color