k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Entregados los Premios Literarios Kutxa Ciudad de San Sebastián

compartir


Larunbatean banatu ziren Donostia Hiriaren Kutxa Literatura Sariak 54. edizioan.

Alexander Martínez-ek, Oier Guillan-ek, Fernando Trías de Bes-ek eta Matias Candeirak beraien saria jaso zuten Printzipal Antzokian egin zen jaialdian.

Hika Teatroa taldeak animatu zuen ekitaldia Txarriboda antzezlana eskainiz.

Lan irabazleen aldarrikapena irailak 8an izan zen. Epaimahaikoen deliberamenduak amaitu ondoren, aldarrikatu ziren, jendaurrean, sail bakoitzeko obra irabazleak:

Gaztelaniazko kontakizun liburua. Garaikurra eta 10.000 euro.
— Irabazlea: Matias Candeira de Andrés
— Idazlanaren izenburua: Moebius

Gaztelaniazko antzerkia. Garaikurra eta 15.000 euro.
— Irabazlea: Fernando Trías de Bes
— Idazlanaren izenburua: El trámite

Euskarazko kontakizun liburua. Garaikurra eta 10.000 euro.
— Irabazlea: Alexander Martinez Iturria
— Idazlanaren izenburua: Iraumen

Euskarazko antzerkia. Garaikurra eta 15.000 euro.
— Irabazlea: Oier Guillan Bermudez
— Idazlanaren izenburua: Aire ikusezina

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdi honetara 509 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 481 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 28 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color