Urtarrilaren 7an, irekiko da Kutxa Kultur Gelaren udaberriko programan izena emateko epea, aisialdi- eta kultura-programazio zabal eta askotarikoarekin. Gelak programako jarduerak Kutxaren instalazioetan egiten dira, Tabakalera eraikineko 4. solairuan, Gizarte Ekintzaren diru-laguntza dute eta prezio murriztua eskaintzen zaie Kutxabankeko bezeroei. Izen-emateak Internetez urtarrilaren 21era, astelehenera, arte.