Datorren ostegunean, abenduak 20, 19:00etan, Kutxa Kulturreko Ruiz Balerdi aretoan, Tabakeran, Donostiari buruzko Azterketa Historikoen 51. Buletina aurkeztuko da. Zazpi azterlanek -horien artean Tratu txarrak XVII. eta XVIII. mendeetako Gipuzkoan gaiari eskainitakoak- eta oharrak osatzen dute buletina, Rosa Ayerbe historialariak aurkeztuko duena.
Ekitaldi berberean, Carlos Rilova-ren Konpasak, mapak eta izarrak. José Joaquín de Ferrer y Cafranga (Pasaia 1763-Bilbo 1818). Astronomo bikain baten bizitza liburua aurkeztuko da ere.
Sarrera librea aforoa bete arte