k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Kutxa Kultur Musika 2018 | Hauek dira sei aukeratuak

2018/11/28

compartir


Atseginez jakinarazten dizuegu osatu dugula talde-hautapena Kutxa Kultur Musika 2018 Egonaldi programan parte hartzeko.

Onartze-epea amaituta, 66 proposamen aurkeztu dira deialdira, guztiak artista gipuzkoarrenak.

Kopuruaz gain, ezusteko atsegina izan da guretzat proposamenen kalitatea. Aurten egile-proiektu asko izan ditugu, pertsonalak, karisma dutenak… Talde askok definitu dute beren musika modu garaikidean, eredu klasikoetatik urrunduta… folka, post rocka edo elektronika izan direlarik lerrorik ordezkatuenak.

Uste dugu hautaturiko sei proiektuek hazkunderako ahalmen handia dutela, eta Kutxa Kultur Musikatik bidean laguntzearen alde egingo dugu.

Hauek dira sei aukeratuak. Eta hauek dira beraien sei aurkezpen-gutunak:

 

ESPAGUETI

Zenbait taldetan esperientzia hartutako lau kidek osatzen dute Espagueti eta hamarkada bat baino gehiago da era birtualean existitzen dela talde hau. Hala ere, 2014ra arte ez zen gauzatu ideia hau, gaur egun bizirik mantentzen dutena Alejo, Asier, Ion Mikel eta Damianek. Pop freskoa. Letra dibertigarriak. Ohar autobiografikoak nobela merkearekin nahastuta. “Parapapapak” eta melodia itsasgarriak. Energia handiko lehergailua.

2015etik 2017ra hiru EP grabatu zituzten. Gaur egun laugarren grabazioa prestatzen ari dira. Laster ikusiko dute argia gai berriek. Espagueti egoera puruan. Al dente: dibertigarria, zuzena eta freskagarria.

GHAU

2018an sortutako proiektua da GHAU. Musikagintzan ibilbide luzea dugun pertsona sorta bat gara, artearen aniztasuna defendatu eta diziplina ezberdinen nahasketa bat burutu nahi duena. Musika oinarri eta helburu, baina sormenak beste mila espresio izan ditzakeela sinetsita, ahal de neurrian, itzaletik-edo lan egin nahi dugu, ahal den anonimotasun handienetik. Zergatik? Sormena lehenetsi eta esan nahi dugunaren indarra azpimarratzeko. Horretarako, musika izango da tresna nagusia, baina baita honen inguruan sortutako beste espresio bideak ere, izan diseinu, argazkigintza, bideogintza, poesia, ilustrazioa, etab…

GHAU ez da ohiko musika talde bat, eta berezitasun hori defendatu nahi dugu.

Músicos: Jon Horna / Oriol Flores / Gartxot Unsain

RAITX

Rakel beti izan zen soinujole, baina gitarra hartu zuen idazten zuenari modu erraz batean laguntzeko beharragatik. Beraz, 2017ko martxoan, Raitx-ek bere ibilbidea hasi zuen gitarrarekin eta une anarkiko pertsonaletan inprobisaturiko olerkiz beteriko koaderno batekin.

Hasteko, lehen kontzertua Bakarrik Hobeto Fest-en konfiantza pean eman zuen. Donostian zenbait kontzertu egin ditu, batez ere Musikagela proiektuaren laguntzaz, eta bere musika-maitasuna eta esperientzia Koban taldearekin handiagotu ditu. Proiektu hau hurrengo maila batera eraman nahi dute eta talde txiki bat sortu bateria, baxu, gitarra eta zenbait ahotsekin.

Raitx-ek orain arte egun bateko abestiak ondu ditu, in situ eginak, une berean eta atzerapen gehiagorik gabe. Orain, Raitx-ek talentu hau landu nahi du eta musika-eskaintza zintzo bihurtu, letra ahaltsu eta konpasa galdutako erritmoekin, soinu sintetiko eta berezkoekin, kantautore-musikak guk orain arte entzun gabeko forma har dezan.

RO

Ro orain dela urte bete sortu zuten Azkoitia eta Azpeitiako 5 pertsonek. Urtebetez lokalean sartuta egon ondoren, 4 kanta argitaratu dituzte Lehenengo, Ilhunbean Esan – Egina, bi zatitan banatutako kanta luze bat argitaratu zuten. Ondore, beste bi kanta grabatu eta horietako batekin bideoklip bat argitaratu zuten. Bitartean, kontzertuak ematen dabiltza eta laister Durangoko Ahotsenean eta Toundra madrilgo taldearekin joko dute.

SARA ZOZAYA

Sara Zozaya Donostiako kantautore bat da; zenbait musika-proiektutatik igaro ondoren, adibidez, The Roof, eta gaur egun Nerabe taldeko abeslaria izanik, bere proiekturik pertsonalenak aurkezten ari da, Itxaso Navarro txelo-jotzailea lagun duela.

Ángel Stanich edo Señores handien ekitaldietan hasierako gonbidatu gisa jardun ondoren, donostiarra betidanik dabil musikan. Abenduan aterako du beren lehenengo EPko lehenengo singlea, non hainbat musikarik kolaboratzen duten.

TENPERA

Tenpera donostiako 18-20 urte bitarteko hiru gaztek osatzen dute. Estilo aldetik Rock alternatiboa jotzen dute 90 hamarkadako influentziarekin, noise-rock edota punk arloan murgilduta. Duela urte bat hasi zuten proiektua eta harrezkeroztik donostiko areto ezagunenetan jo dute, Dabadaban, tabakalerako Kutxa Kultur Kluban, intxaurrondoko kulturetxean… Aipatzekoa ere, donostia inguruko festibaletan eduki duten parte hartzea: aurtengo Donostia Festibalean eta Irun Zuzenean festibalean adibidez.

2017ko azaroan bi abestiz osatutako lehenengo EP-a atera zuten, eta laister lau abestiz osaturiko bigarren EP bat aterako dute Corsarios estudiosen grabatuta, Lolo Ruiz-ekin.


KUTXA KULTUR MUSIKA 2018/19 egoitza-programan hautaturiko sei taldeek lankidetza-hitzarmena egingo dute Kutxa Fundazioarekin, eta bertan egonaldia eskainiko zaie ondorengo mugarri edo une hauen arabera:

Lehenik, bilerak egingo dira taldeekin bakoitzaren premiak detektatzeko eta honela, beraien proposamen artistikoaren arabera, beren proiektua garatuko dute komunikazioan: zuzenekoak, diskografia-banaketa, press kit-ak egitea, hedabideentzako aurkezpenak… eta taldeekin adosturiko estrategia ezarriko da egutegi eta guzti. Aukera eskainiko zaie entseguetarako lokala izan dezaten ere, hautaturiko taldeetako beste batekin partekatua, Kutxa Fundazioaren guneetan Tabakalerako laugarren solairuan.

Egonaldian, prestakuntza emango zaie detektaturiko premien arabera: musika-ekoizpen, autoedizio, taldearen bideragarritasun-plan edo sare sozialetako komunikazioari buruzko prestakuntza. Baita ere eskainiko zaie hainbat gai grabatzeko aukera kanpoko estudio profesional batean, edo bideo klip profesionala, 1.500 €ko baliokoa, egiteko aukera.

Kutxa Kultur Plazan lehenengo kontzertua programatuko da urteko lehen hiruhilekoan, Tabakalerako laugarren solairuan, eta Kutxa Kultur Musika 2019 egonaldi honen barruan taldea aurkezteko balioko du.

Lehenengo honetaz gain, gutxienez beste hiru ekitaldi programatuko dira, eta horietako hiru Katapulta Tour programaren barruan eskainiko dira; hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaturiko programa da, Gipuzkoa osoan bertako talentuari musika eta arte eszenikoen ekitaldiak eskaintzeko helburua duena. Programa honetan hautaturiko taldeen parte-hartzea automatikoa da, Kutxa Fundazioaren eta erakunde honen artean izenpeturiko lankidetza-hitzarmenari esker. Aipaturiko sei emanaldiengatik, taldeek 2400 €ko ordainsaria jasoko dute.

  1. urtean bideo dokumental bat grabatuko da egonaldiari buruz, eta sare sozialetan eta beste plataforma batzuetan taldea aurkeztu eta sustatzeko erabiliko da.

Hautaturiko taldeek, gainera, aholkularitza profesionala izango dute, besteak beste, honako helburu hauekin: egoiliarren informazioa bidaltzea aldizkari digital, TB, diskografia-etxe, programatzaile eta jaialdietara; lege-aholkularitza eskaintzea kontratazioaz; argibideak ematea jaialdi, hedabide eta programatzaileekin harremanetan jartzeko; eta sare sozialetako komunikazioari buruzko aholkularitza.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color