k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Kutxa Kultur Market Red


Baduzu saldu nahi duzun zeure eskulanik edo sorkuntza-diseinurik? Kutxa Kultur Market-en parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Data: Abenduaren 14a (arratsaldez) eta abenduaren 15 eta 16an (egun osoz)

Kutxa Kultur Market Red: Bihotza, bizia ponpatzen duen eta arteria bidez gorputzarekin konektatzen den organoa. Merkatua-bihotza-bizia, Kutxa Kultur Plazatik eta Tabakaleratik, kanpoarekin konexio-bide gorriak hedatzen dituena.

Kutxa Kultur Marketen helburua da Gipuzkoako artistek diseinatu eta ekoitzitako produktuentzat erakusleiho izatea, eta aldi berean laguntza-plataforma izatea.

Dekorazioak giro soil, zientifiko eta futurista sortzen du bihotzaren, arterien, globulu gorrien irudien eta taupadaren hotsaren inguruan.

Hauxe da gure proposamena eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, aurten Tabakalerarekin batera eta beti bezala Undermount-ekin ere.

Konta iezaguzu zeure proiektua. Bidali ESKAERA mezu elektroniko bitartez helbide honetara: kutxakultur@kutxa.eus:

Zenbat eta osoagoa izan informazioa, orduan eta hobeto!

Aukeratzeko, kontuan izango dugu aurkezturiko produktuen originaltasuna eta mota. Hazi eta handiago egin nahi duzun marka bat izatea interesatzen zaigu.

Eskatzaileak gipuzkoarrak edo Gipuzkoan bizi direnak bakarrik izan daitezke.

Parte-hartzea doakoa da. Aukeraketa egin ondoren, esleituriko standaren ezaugarrien, arauen eta kokapenaren berri emango dute antolatzaileek.

Hornitzaile bakoitzak bere standa muntatu, antolatu (ekitaldi aurreko egunean, edo egun berean goizez) eta desmuntatu egin behar dute ekitaldia amaitzean.
Inplikazio aktiboa eskatzen da guztion artean lortu dezagun Kutxa Kultur Market izan dadin hiriko erreferentzia-merkatua.

Parte hartzeko epea azaroaren 19an amaituko da.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color