k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur izozki berriek Kutxa Kultur Gauetako kultura-eskaintza freskatzen dute

compartir


Kutxa Fundazioak 10 urte baino gehiago daramatza ohitura osasungarriak sustatzen Gipuzkoan. Besteak beste, bertako ikastetxeetan gauzaturiko ekintzei eta udako, Aste Santuko eta Gabonetako jarduerei, aurten gure Arotz-Eneako udalekuetan IZANGOOD filosofiaren ezarpena eta Kutxa Kultur izozkiak gehitu behar zaizkie.

Egun osoan hidratatzeak eta sasoiko frutak eta barazkiak kontsumitzeak osasun ona izateko aukera emango digu bete-betean gozatzeko kultura-eskaintzaz.

Aurtengo udan, Kutxa Kultur-ek, izozki eta polo formatuetan, hiru zapore eskaintzen ditu; urtaroa eta aniztasuna kontuan izanda hautatu dira, fruta eta barazkien kontsumoa freskagarria izan dadin eta egokia familia osoarentzat:

• Laranja, anana, azenarioa eta jengibrea.
• Lima, limoia eta mendafina
• Gerezia eta mugurdia

Izozki hauek Tabakalerako laugarren solairuko terrazan dastatu ahal izango dira abuztuko larunbat guztietan 20:00etatik aurrera eta UD-HA-ren barruan, orduan gozatuko baitugu Ane Leux abeslari eta musikagilearen emanaldiaz hilaren 4an, Labo Go 4 arte eszenikoen programaz abuztuaren 11n, Hermanos Jaso youtuberrekin 18an, eta Sara Zozaya kantariarekin 25ean.

Musika elektronikoko proposamenak eskaintzeko, Kutxa Kultur eta Dantz Festival-en arteko lankidetzaz gain, larunbatean, hilaren 1ean, Rruccullaren emanaldia ere izango dugu terrazan eta Kutxa Kultur izozki gozo eta osasungarri hauek dastatu ahal izango ditugu. Halaber, hiriko hainbat gunetan zehar banatuko dira udan zehar.

Ekimen hau hainbat lagunen laguntzak ahalbidetzen du, aipatzekoak, besteak beste, Ana Elbusto nutrizio-medikua, Papperino-ko Yon Gallardo maisu izozkigilea eta MerkaBugati, honekin Kutxa Fundazioak hainbat ekintza egingo dituelarik datozen urteetan zenbait programatan (Kutxa Kultur Gelak, #izanezberdin, Class, Moda, familia-jarduerak, musika, Enea, …), guztiak ere bertako merkataritzaren garrantzia azpimarratzera bideratuak, baita mezu hau ere: ohitura osasungarriak beharrezkoak direla edozein jarduera, fisiko nahiz mental, egiteko.


Ane Leux | abuztuak 4a

2016/17ko Kutxa Kultur Musikan hautatua, oraingoan abeslari eta konpositore donostiarrak adiskideak batu ditu eta, berriro ere, xumeenaz hunkitzera gonbidatzen gaitu. info +

Labo Go |  abuztuak 11a

Arte eszenikoen programa garakide hau NODE eneatarrekin elkarlanean egin da eta dantza eta antzerkia taularatzen ditu fintasun handiz. info +

Jaso anaiak (Judith eta Fer) | abuztuak 18a
Solasaldi interaktiboa “Hermanos Jaso” Youtuber-ekin + Meet & greet

Estatuan jarraitzaile gehien duten youtuber hauek “Fama a bailar” saioko kolaboratzaileak ere badira. info +

Sara Zozaya |  abuztuak 25a

Bere abesti intimistak erraz entzuten dira teklatutik gitarrara egiten dituen aldaketei esker, eta batzuetan Itxaso Navarroren txeloaren behe-soinuek babestuta, bestela aterako ez litzaizkiokeen istorioak kontatzen ditu Sararen ahotsak.

Leonard Cohen, Mazzy Star edo Toe-ren bertsioak nahasten ditu beren artean. Gainera, Nerabe taldeko ahots nagusia izanik, taldearen abestiak ere sartzen ditu tartean bertsio beroagoetan. info +

RRUCCULLA | irailak 1

Musika elektroniko festibalaren eta Kutxa Kulturren arteko elkarlana.

RRUCCULLA. Barakaldoko ekoizlearen musika emozionala, harrigarria eta koloretsua da. Bertan modu naturalean nahasten dira popa, footworka, IDMa, hip-hopa, jazza eta math rocka. RUCCULLAren eskutik bakarrik zentzua duen konbinazio bat da, haur logika bati erantzungo balio bezala. info +

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color