k
u
l
t
u
r

Gozatu Ud-ha-z Kutxa Kultur Gauekin

compartir


Ud-ha! oihukatuz, kultura-programa erakargarria ari da eskaintzen Tabakalera aurtengo udan publiko eta gustu guztietarako jarduerekin: arte eszenikoak, zinema, zuzeneko musika… Eta Kutxa Kultur-ek, bertako talentuarentzako plataforma izanik hainbat jakintza-arlotan, ezin zuen huts egin, eta horregatik proposatzen dizkigu Kutxa Kultur Gauak, talentuz beteriko programa (Ane Leux, Labo Go, Hermanos Jaso youtuber, Sara Zozaya eta Rrucculla) abuztuko lau larunbatetan eta iraileko lehenengoan, 20:00etatik aurrera eta doako sarrerarekin, Tabakalerako laugarren solairuan.

Ane Leux | abuztuak 4a

2016/17ko Kutxa Kultur Musikan hautatua, oraingoan abeslari eta konpositore donostiarrak adiskideak batu ditu eta, berriro ere, xumeenaz hunkitzera gonbidatzen gaitu. info +

Labo Go |  abuztuak 11a

Arte eszenikoen programa garakide hau NODE eneatarrekin elkarlanean egin da eta dantza eta antzerkia taularatzen ditu fintasun handiz. info +

Jaso anaiak (Judith eta Fer) | abuztuak 18a
Solasaldi interaktiboa “Hermanos Jaso” Youtuber-ekin + Meet & greet

Estatuan jarraitzaile gehien duten youtuber hauek “Fama a bailar” saioko kolaboratzaileak ere badira. info +

Sara Zozaya |  abuztuak 25a

Bere abesti intimistak erraz entzuten dira teklatutik gitarrara egiten dituen aldaketei esker, eta batzuetan Itxaso Navarroren txeloaren behe-soinuek babestuta, bestela aterako ez litzaizkiokeen istorioak kontatzen ditu Sararen ahotsak.

Leonard Cohen, Mazzy Star edo Toe-ren bertsioak nahasten ditu beren artean. Gainera, Nerabe taldeko ahots nagusia izanik, taldearen abestiak ere sartzen ditu tartean bertsio beroagoetan. info +

RRUCCULLA | irailak 1

Musika elektroniko festibalaren eta Kutxa Kulturren arteko elkarlana.

RRUCCULLA. Barakaldoko ekoizlearen musika emozionala, harrigarria eta koloretsua da. Bertan modu naturalean nahasten dira popa, footworka, IDMa, hip-hopa, jazza eta math rocka. RUCCULLAren eskutik bakarrik zentzua duen konbinazio bat da, haur logika bati erantzungo balio bezala. info +


Lekua: Tabakalera (zabaltza, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Larunbatetan, 20:00. Sarrera librea aforoa bete arte

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color