k
u
l
t
u
r

6. Txikijazz | Kutxa Kultur, antolatzaile berria

compartir


Familietara zuzendutako Txikijazz jaialdiaren 6. edizioa, kultura musikala eta jazza sustatzeko bere betiko helburuari eutsiz, 2018ko uztailean ospatuko da berriro, hilaren 27tik, ostirala, 29ra arte, igandea, goizeko ordutegian, 11:00etatik 14:00etara, 6 kontzertu eta 21 jardueraz eratutako programarekin. Txikijazz Big Band-a izango da, sendoturik, jaialdiaren proiektu izarra, non, aurten, berrikuntzak eta aldaketak izango baitira antolaketari dagokionez, aurreko edizioekin alderatuta.

Seigarren edizio honetan Kutxa Kultur dugu Txikijazzaren antolaketan parte hartuko duen antolatzaile berria. Egunero 4 jarduera programatzeaz gainera, Txikijazz jaialdiaren agertoki berri bihurtu baitu bere egoitza. Jaialdiak iraungo duen 3 egunetatik, uztailaren 28ko (larunbata) programa, oso-osorik, Tabakalerako 4. solairuan eskainiko da. Lehen aldiz, bai kontzertuak eta bai jarduerak Kutxa Kulturren plaza honetan ospatuko dira; beraz, agertoki bat gehiago du jaialdiak hirian.

Programa osoa


Kontzertuak

Aurtengo edizioko 6 emanaldiak tematikoak izango dira. Piano, saxofoi, klarinete, tronpeta, gitarra, baxu, kontrabaxu, bateria eta ahotsek jazz, soul, swing eta blueseko proiektu musikalei emango diete bizia, errepertorio bariatua eta adierazgarria osaturik.

Kontzertuen artean, nabarmentzekoak dira Bruce Barth Triok emango duena; berorretan, pianistak jazzaren eremura darama The Grateful Dead taldearen obra, non pianoa maite dutenek gozatu ederra hartuko duten; Derek Brownen emanaldian, musikariak modu bitxi eta berezian erabiliko du saxofoia, emankizun, bakana, sormenez betea eta guztiz erakargarria eskainiko duelarik; eta Andrzej Olejniczak Quartetek, berriz, jazzaren erritmoetara egokituko du Chopinen musika.

Gainera, Ispirits eta Les Fous tokiko taldeek ahotsa protagonista izango duten proiektuak eskainiko dituzte.

Eta, azken buruko bikain gisa, Txikijazz Big Bandak emango dio amaiera eskaintza musikal honi. 2018an beste entzunaldi-prozesu bat egin ostean, 12 piezako errepertorioarekin igoko zaigu banda agertokira (formaziorako berariaz egindako moldaketekin), Javier Pérez Rouco eta Iban Gurrutxagaren zuzendaritzapean, musikari profesionalak eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako irakasleak biak. Ekimen honen aitzindaritzan mantentzen dira bi musikariak duela 3 urte proiektua sortu zenetik eta eurak izan dira epaimahaikide 2018ko entzunaldietan.

Aurtengoan Txikijazz Big Bandak 41 talentu musikal gazte bildu ditu, 10 eta 14 urte bitartekoak. Programaren arabera, maiatzeko eta ekaineko entzunaldien ondoren, banda Zurriolako Terrazan hilaren 29an interpretatuko dituen piezen entseguak egiten ari da uztail honetan zehar.

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color