k
u
l
t
u
r

Arte gehiago zuzenean Kutxa Kultur Plazan

compartir


Ekainaren 5etik 30era: Naiara Palacios & Silvia Manzana

Matilde eta burbuila proiektu multidiziplinarra da, eta Matilderen senarra burbuila bihurtzen den mementotik aurrera bien artean gertatzen den harreman-aldaketan sakontzen du. Jakintza-arloak zeharka lantzen ditugu bi puntuen arteko batze- eta banatze-bidea adierazteko.

Proiektua duela urtebete baino gehiago sortu zen, depresioaz eta bere albo-ondorioez helduentzako ipuin irudiztatua egiteko helburuarekin. Hortik aurrera, aldatuz doa eta istorio osoa esperimentalki tratatzen da eta performance bihurtzen da.

Naiara Palacios artista eta hezitzaile plastikoaren egonaldian Kutxa Kultur gunean, zuzenean ikusiko dugu hitz idatziaren eta irudiaren arteko bat-egitea, eta ilustrazioaren bidez hurbilduko gara lan honetara.


Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 17:00 < 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color