k
u
l
t
u
r

Rocka Tritones eta Los Coronas-ekin

compartir


Datorren astebururako programazio bikoitza Kutxa Kultur Klubean. Biharkoa, ostiralekoa, doan izango da, 20:00etan, eta Tritones donostiar hirukoak “Nada que perder” aurkeztuko du, gustu handiz egindako rock-albuma gaztelaniaz, Olimpia taldea lagun izango duelarik. Larunbatean, ordu berean, baina ordainduta, Madrilgo Los Coronas taldearen txanda: “Señales de humo” aurkeztuko dute, beraien album handinahiena eta arriskatuena, non berdin jolasten diren disko-musikaz edo murgiltzen diren Afrikako erritmoetan.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color