Kutxa Kultur Classek eskaintza bikoitza du aste honetan. Alde batetik, datorren asteartean, 16:30ean, doako sarrerarekin Liburu eskuhartuak tailerra eskainiko da Kutxa Kultur Plazan. Bestalde, datorren astelehenean, hilak 17, izena emateko epea irekiko da abuztuaren 9an emango den tailerrerako: Oinarrizko ideiak zeure artista-liburuak koadernatzeko; hau ere dohainik. Tailer horiez gain, 8 urtez gorako neska-mutikoentzako tailerrak ere baditugu. Papereko arte uda uztail eta abuztuko astearte guztietan eskainiko da 12:00etatik 13:30era Kutxa Kultur-en, Tabakalerako 4. solairuan. Marraztu, estanpatu, collage, koadernatze errazak ikasi, …
Argibide gehiago eta izen-emateak: arteliburu21, 605 706 391 edo taller@artekogaleria.com.