k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur Moda bizi-bizi ikusi genuen larunbateko pasarelan

compartir


Larunbatean, moda-ibiltoki bihurtu zen Kutxa Kultur Plaza, eta bertan desfilatu zuten Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaile egoiliarrek sorturiko modeloek. Hauek ziren beren sortze-lanak erakutsi zituzten diseinatzaileak: Saioa Matxain, Miguel Ángel Arone, Goiuri Unanue, Inge Zubeldia, Julen Linde eta Elena Silvestre.

Moda-sortzaile hauek urtebetez Tabakalerako instalazioetan beren lekua dute, beste diseinatzaile batzuekin partekatua, bizikidetza eta lankidetzaren aldeko apustua eginez sorkuntza-iturri gisa; joan zen udazkenean hautatu zituen horretarakoxe eraturiko epaimahaiak.

Programa

Kutxa Kultur Moda Kutxa Fundazioa azken zazpi urteotan sustatzen ari den proposamena da, moda-sorkuntza eta diseinuaren munduari gure lurraldean laguntzeko, sorkuntza-eremu honetan esku hartzen duten eragileen artean sareak ehuntzeko helburuaz, eta honela azkenaldian neurri batean hautsitako balio-katea berrezartzen laguntzeko. Ikastaroak eta hitzaldiak eskaintzen ditu eta, batez ere, Gipuzkoako diseinatzaileen talentua zabaltzen lagunduko duten ekintzak sustatzen saiatzen da.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color