k
u
l
t
u
r

Itzuliz usu begiak | coloquio

29/10/2019

compartir

Horario: 19:00
Lugar: Kutxa Kultur

Gratis


Coloquio abierto sobre la traducción  y la creación literaria. Anjel Lertxundi, Koro Navarro e Iñigo Astiz.


Itzuliz usu begiak saiakera-liburuan, Anjel Lertxundik gogoeta egiten du bere tailer literarioan eskura dituen langai nagusiez. Horietako bat –eta inondik ere ez gutxienekoa–, itzulpengintza da. Literatura itzulia, bereziki euskarara munduko hainbat eta hainbat hizkuntzetatik ekarritakoa. Literatur sorkuntzak –bereziki euskarazkoak, laburragoa baitu tradizio literarioa– ezinbestekoa du hizkera literarioaren eraikuntza, eta eraikuntza horrek ezinbestekoa du itzulpenak – itzulpen onak, jakina– dakarren ariketa malgutzailea eta, hein berean, muga birrintzailea.

Idazkera fragmentarioa darabil egileak, eta mosaiko bizi bat osatzen du teselen tankerako piezak erabiliz. Gaiak eta arazoak –sorkuntzarenak bezala itzulpengintzaren alorrekoak ere– txirikordatu egiten dira hari sendo bat ardatz hartuta: artegintza eta artegilearen arteko dialektika.

Ez dira, jakina, falta gogoeta horretan euskara bera eta, nola ez, euskal literatura zedarritzen–edo baldintzatzen, nork daki!– duten kontsiderazio ez bete- betean artistikoak, baina bai funtsezkoak.

Gurea bezalako errealitate batean, seguru asko zorrotzagoak dira, beste demografia eta soziolinguistika bat duten arte-hizkuntzen aldean, literatur itzulpenaren betebeharrak, eginkizunak eta arauak, garatzen eta, beraz, etengabe egokitzen ari den literatur sistema baten zerbitzura baitago.

Mahai-inguruan bilduko direnek, nork bere esparru propiotik begiratzen diote, beren eguneroko langintzan, sorkuntzaren eta itzulpengintzaren arteko dialektikari: Anjel Lertxundi, ibilbide luzeko idazle bat, literaturaz gain beste hainbat hizkera ere jorratu dituena (zinegintza, kazetaritza, itzulpena…); Koro Navarro, gure itzultzaile sarituenetako bat; eta Iñigo Astiz, poeta gaztea, kazetaria, literatur sorkuntzari buruzko diskurtso propio sendoa duena.

Anjel Lertxundi

Literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere bi pelikula zuzendu ditu. Horretaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian. 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, saiakera arloan, Eskarmentuaren paperak lanarekin.

Koro Navarro

Euskal itzultzailea da, eta 60tik gora literatur lan itzuli ditu. Filologia Hispanikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta irakasle lanetan aritu zen bertan. Hiztegi Batuko lantaldearen parte izan zen 1999 eta 2013 bitartean. 2003ko urtarrilean euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta urte horretan bertan Literatur Itzulpenaren Euskadi Saria irabazi zuen, Zortzi kontakizun lanarekin.

Iñigo Astiz

Kazetaria da, eta Berria egunkarian ari da lanean. Literaturzalea izateaz gain, aditua ere bada alor horretan, eta idazlea ere bai, poeta zehazki esanda. 2012an Baita hondakinak ere argitaratu zuen, eta 2019an, Analfabetoa poema-bilduma argitaratu du, kritikaren eta irakurleen onespen zabala jaso duen liburua. Horrez gain, Silvia Plath poeta estatubatuarraren Ariel obra euskaratu du.

IDIOMA: EUSKERA

LUGAR: KUTXA KULTUR (4ª PLANTA, TABAKALERA). SAN SEBASTIÁN

ORGANIZA: ALBERDANIA ARGITALETXEA

ENTRADA LIBRE HASTA COMPLETAR EL AFORO

 

Cerrar
Cerrar
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color