k
u
l
t
u
r

Kutxa Kultur

eu es

Aurkeztu da EUSKARALDIA

10/05/2018

compartir


Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimenaren Donostiako hamaikakoa aurkeztu da.
Herritarrak aktibatuta, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzeko helburua du Euskaraldia dinamikak. Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan kokatzen da, eta, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko dugu Euskal Herri osoko hainbat herri eta entitatetan.

Donostian ere ariketa sozial hau martxan jartzea da asmoa eta Kutxa Fundazioak hartuko du parte ekimenean.

Hamaikakoa, hamaika laguneko taldea da modu pertsonalean eta borondatez. Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Hau da euskarazko harremanak izan eta inertziak astintzeko Euskaraldiak proposatzen duen formula.

Hona hemen, Donostiako hamaikakoa osatuko duten kideak: Miren Arrieta aktorea, Jokin Aperribay Errealeko presidentea, Kontxu Uzkudun moda diseinatzailea, Mariano Ferrer kazetaria, Garazi Urrosolo Egiako euskara batzordeko kidea, Josean Abecia, Altza Hadi batzordeko kidea, Barbara Goenaga aktorea, Mikel Irazusta herritarra, Xila Pihlström euskal herritar eta suomitar kultur eragilea, Iñaki Salvador musikaria eta Joxean Fernandez Euskadiko filmategiko zuzendaria.

Azalpenak emateko, ekimenaren antolatzaile zein sustatzaile diren zenbait eragilek -irudian- hartu dute parte prentsaurrekoan: Eneko Goia Donostiako alkateak, Ane Loidi Bagera elkarteko ordezkariak, Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariak sustatzaileen izenean, Garazi Urrosolok auzoetako batzordeen izenean eta hamaikako kideen izenean Barbara Goenagak eta Mariano Ferrerrek.

Cerrar
Cerrar
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color