k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Kutxa Kultur Enea



Kutxa Kultur Enea Kutxaren Gizarte Ekintzak Tabakaleran duen kultura-arloko coworkingerako gunea da, eta 2016ko apirilean jarri zen abian.

Deialdia egin da Gipuzkoan garatzen ari diren kultura-proiektu berriak ezagutzeko eta proiektu horiek Tabakaleran –hots, Gipuzkoako kultura-ekosistemarik garrantzitsuenean– lantzen jarraitzeko aukera eskaintzeko. Deialdia ekainaren 2an amaituko da, eta 2017ko uztailaren 28an jakinaraziko zaie onartutakoei. Egonaldiaren iraupena urtebetekoa izango da proiektu bakoitzeko.

Kutxa Kultur Enea komunitate kreatiboa, dinamikoa, berritzailea eta dibertsitate handikoa da, eta honelako proiektuak lantzen dira bertan:

– Kulturaren eremuan lantzen diren proiektuak, kultura hitza zentzu zabalean hartuta. Proiektu horien artean, diseinuaren, marketinaren, musikaren, modaren, argazkigintzaren, gastronomiaren, artearen, ekitaldi eta ikuskizunen sustapenaren eta abarren munduko ekimenak ditugu.

– Izaera berritzailea duten eta, batez ere, Gipuzkoako kulturaren sektoreari balio erantsia ematen dioten proiektuak.

– Autonomo, startup edo freelanceek zein ikasle edo elkarteek garatutako proiektuak.

– Negozio-ideia bat identifikatuta duten eta ideia hori garatu eta/edo gauzatzeko asmoz sortzen diren proiektuak.

– Sorkuntza-iturri gisa bizikidetzaren, partekatzeko aukeraren, lankidetzaren eta beste agente batzuekiko konexioaren alde egiten duten proiektuak.

Últimas noticias

Kutxa  Kultur  Musika  |  Hauek  dira  sei  aukeratuak

Kutxa Kultur Musika | Hauek dira sei aukeratuak

Atsegin handiz jakinarazten dizuegu aukeratu ditugula Kutxa Kultur Musika 2017 egonaldien programan parte hartuko duten talde guztiak. Behin aukeratze epea igarota, 40 izan dira aurkeztu… Irakutzen jarraitu

Dantzak  eta  doako  kontzertuak  Plazan

Dantzak eta doako kontzertuak Plazan

Aste honetan hainbat ekitaldi izango dira Kutxa Kultur Plazan. 75 urte baino gehiago izan arren, Eskola Dantza taldea gaztetuta dator Kultxa Kultur-era, ilusioz, gogoz eta… Irakutzen jarraitu

Código  Bushido  eta  Voltaia-ren  musika  Klubean

Código Bushido eta Voltaia-ren musika Klubean

Gaur arratsaldean Kutxa Kultur Klubean Euskadiko ONCEren Astean sartutako ekitaldi bat izango da, Código Bushido-ren kontzertua. Eta bihar Voltaia zumaiarrek doako kontzertua eskainiko dute arratsaldeko… Irakutzen jarraitu

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color