k
u
l
t
u
r

Lege oharra


Legezko ohar eta argibide hauek (aurrerantzean “Legezko Oharra”) arautuko dute Interneteko kutxakultur.eus atariaren (aurrerantzean “Ataria”) zerbitzuaren erabilera, Kutxa Fundazioak Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duena.

Kutxa Fundazioaren helbide soziala Mikeletegi, 79 – 20009 Donostia da, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Fundazio Pribatu eta antzeko Erakundeen Erregistroan inskribatua dago, 172. zenbakiaz, 10. folioan, 1991ko irailaren 17an, eta bere IFK-zka. G-20368593 du.

Atariko nahiz eskainitako Zerbitzuetako orrietan nabigatzeak eta kontsultak egiteak esan nahi du onartu egiten direla ondoren deskribatuko diren baldintza orokorrak.

Ataria erabiltzeko baldintzak

Ataria eta bertako Zerbitzuak legearen eta Legezko Ohar honen arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du Erabiltzaileak.

Horretarako, Erabiltzaileak ez ditu Zerbitzuak erabiliko honako kasuotan: legez kanpokoak diren edo Legezko Ohar honetan debekatuta dauden helburu edo ondorioak sortzen direnean; hirugarrenen eskubide eta interesak kaltetzen direnean; edota Kutxa Fundazioaren edo Interneteko beste edozein erabiltzailerenZerbitzuen, tresneria informatikoen, agirien, artxiboen eta edozein tresneria informatikotan gordeta dauden era guztietako edukien ohiko erabilera edozein modutan kaltetu, gainkargatu, hondatu edo galaraz dezaketenean.

Bestelakorik adierazten ez den bitartean, Atariko web orrien edukia (besteak beste irudiak, testuak, markak, merkataritza-izenak, logotipoak eta gainerako ikus-entzunezko edukiak barne, mugarik gabe)Kutxa Fundazioaren edo hirugarrenen jabetza intelektuala da. Kutxa Fundazioa ditu eskuratuta web orri hauen gaineko jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak, eta Erabiltzaileak orri hauetan sartzeak eta hauek erabiltzeak ez du inola ere esan nahikutxa Fundazioaren titulartasun nahiz jabetzakoa den edozein elementu erabiltzeko lizentzia edo eskubiderik eman denik.

Debekaturik dago web orri hauen edukiekin egin daitekeen kopia, bikoizketa, birbanaketa, merkaturatze edo beste edozein jarduera, baita iturriak aipatuta ere, kutxa Fundazioaren adostasun berariazko eta idatzizkorik gabe.

Erabiltzaileak une bakoitzean erabilgarri dauden Zerbitzuen bidez edo kontsulten bidez ematen duen informazio guztiak egiazkoa izan behar du.Zerbitzuak harpidetzeko eta kontsultak egiteko beharrezko formularioak betetzerakoan ematen dituen datu guztien egiazkotasuna bermatzen du Erabiltzaileak.Erabiltzailearen erantzukizuna izango da kutxa Fundazioari emandako informazio guztia etengabe eguneratuta mantentzea.

Kutxa Fundazioak debekatu egiten du Atarira sartzeko estekak jartzea, baldin eta aldez aurretik berariazko baimena eman ez badu horretarako.

Adingabeek, Zerbitzuak erabili ahal izateko, beren guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena jaso behar dute aurrez, eta beraiek izango dira beren kargura dauzkaten adingabeek egindako ekintzen erantzule.

Edozein kontsulta edo jakinarazpen egiteko, zalantzarik gabe jarri gurekin harremanetan Atariko Harremanetarako atala erabiliz edo mezu elektroniko bat hona bidaliz: kutxakultur@kutxa.eus

Edozein jakinarazpen bidaltzeak Pribatutasun Politika onartzen dela esan nahi du.

Legezko Ohar honetan ezarritakoa urratzen duten Erabiltzaileei, aurrez ohartarazi beharrik gabe eta edozein unetan, kendu edota eten ahal izango dizkie Zerbitzuak kutxa Fundazioak.

Bermeen bazterketa

Kutxa Fundazioak beretzat gordetzen du Atarian dagoen informazioa edozein unetan eguneratu eta aldatzeko eskubidea, eta egoki deritzonean bertarako sarrera aldi baterako edo behin betiko mugatu eta galaraztea.

Kutxa Fundazioak ez ditu bermatzen Ataria eta Zerbitzuak erabiltzearen gaineko pribatutasun eta segurtasuna. Bereziki, ez du bermatzen baimendu gabeko hirugarrenek ezin izango dituztenik jakin Erabiltzaileek Atariaz nahiz bertako Zerbitzuez egiten duten erabileraren izaera, baldintzak, ezaugarriak eta inguruabarrak.

Kutxa Fundazioak ez du bermatzen bere Atariko Edukien edo eman daitezkeen Zerbitzuen legezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna, zehaztasuna, osotasuna eta eguneratzea.

Atariak loturak ezartzeko hainbat gailu tekniko jarri ahal izango ditu Erabiltzaileen esku; hala nola, eta besteak beste, link-ak, banner-ak, botoiak, direktorioak eta bilaketako tresnak. Tresna hauen bidez, Erabiltzaileak hirugarrenenak diren edo beraiek kudeatzen dituzten web guneetara sartu ahal izango dira (aurrerantzean, “Webgune Estekatuak”).Estekak hauekAtarian ezartzeak duen helburu bakarra hau da: Interneten eskuragarri dauden informazio, eduki eta zerbitzuak bilatzen eta eskuratzen laguntzea Erabiltzaileei.

Kutxa Fundazioak ez du kontrolatzen ezta bermatzen ere hirugarrenek Atariaren bidez eskaintzen dituzten zerbitzuek birusik edo sistema informatikoan, agiri elektronikoetan zein fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen bestelako elementurik ez dutenik.

Bilaketa-tresnen emaitzak zuzenean hirugarrenek ematen dituztenez, Kutxa Fundazioak ezin ditu emaitza horiek kontrolatu.

kutxa Fundazioak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen erabiltzaileek beren web orrien bitartez elkartrukaturiko informaziotik ondoriozta daitekeenaz. Web orrietan azaltzen diren adierazpenen erantzuleak adierazpen horien egileak izango dira.Horren haritik, kutxa Fundazioak jardunbiderik egokienak garatzen ditu bere webgunetik kentzeko zilegi ez diren edo iraingarriak diren edukiak, baldin eta eskubideak urratu edo hirugarrenen aurkakoak izan badaitezke. Erabiltzaileak ezagutzen badu horrelako edukirik, mesedez, jar bedi harremanetan: kutxakultur@kutxa.eus

Kutxa Fundazioaren web orrien erabiltzaileak beharturik daude web orri horiek legeen eta usadioen arabera erabiltzera, eta Kutxa Fundazioaren edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute betebehar hori urratzeagatik eragin daitezkeen kalteez.

Datu pertsonalak babestea.

Webguneko zerbitzu batzuk erabili edo kontsultak bidali ahal izateko, Erabiltzaileek aurrez kutxa Fundazioari zenbait datu pertsonal (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”) eman beharko dizkiote.kutxa Fundazioak bere Datuen Babeserako Politikazehazturiko xede eta baldintzen arabera tratatu eta erabiliko ditu Datu Pertsonal horiek.

Kutxa Fundazioak cookie-ak erabiltzen ditu Erabiltzaile batek Atariko web gune eta orrietan zehar nabigatzen duenean.Atariko web gune eta orrietan erabil daitezkeen cookie-ak ordenagailu jakin bateko nabigatzailearekin bakarrik elkartzen dira, eta ez dituzte berez Erabiltzailearen izen-abizenak ematen. Cookie-ei esker, erabiltzaileak zein hizkuntza hautatu duen jakin dezake Kutxa Fundazioak, horrela erraztuz Atarian egiten duen nabigazioa eta bere esperientzia.Erabiltzaileak aukera du cookie-ak jasotzen dituenean bere pantailan ohar bat ager dadin bere nabigatzailea konfiguratzeko, eta bere disko gogorrean cookie-ak ezartzea ekiditeko.Honen inguruko informazio gehiagoizateko, zure nabigatzailearen argibideak irakurri beharko dituzu.Ataria erabili ahal izateko, beharrezkoa da Kutxa Fundazioak bidalitako cookie-ak ezartzeko baimena emateaErabiltzaileak.

Datu pertsonalak babesteko legeak eskatzen dituen segurtasun-neurriak ezarri ditu Kutxa Fundazioak, eta babes hori areagotzeko beste bitarteko eta neurri batzuk ezartzen saiatzen da.Hala ere, Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak jakin behar du Erabiltzaileak.

Legeria aplikagarria

Legezko Ohar honen alderdi guztiak Espainiako legeriak arautzen ditu.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color