k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Urtero bezala, Kutxako Gizarte Ekintzak zure eskura jartzen du aisialdi eta kulturako programazio zabal eta askotarikoa, batez ere Tabakalerako 4. solairuan Kutxak dituen instalazioetan gauzatuko dena.

Jarduerak 18 urtez gorakoentzat dira; arlo asko sartzen dira programan eta horien artean gogokoen dituzunak aukeratu ahal izango dituzu. Aurtengo programan ere Class zigiluarekin sartu dira zenbait jarduera.

Kutxaren Gizarte Ekintzak diruz laguntzen ditu jarduera hauek eta prezio murriztua eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei.

Izen-emate baldintzak eta ordainketa motei buruzko informazioa.
Kutxa Kultur Gelak liburuxka osoa deskargatu

UDAZKEN ETA URTEKO JARDUERAK UDABERRIKO JARDUERAK
IZEN-EMATEAK 2017 / 09 / 4-18 2018 / 01 / 8-22
BERTAN BEHERA UZTE JAKINARAZPENA 2017/09/21 2018/01/25

Postuak bete gabe dituzten jardueretan (izena emateko formularioa irekita dutenak dira), izena emateko 2. epea irekita irailaren 21era arte.

Gastronomia

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
503 Arrozen tailerra 72€ 86€ 11/08 11/29 Az info + Izena eman

Tailer honetan, arrozaren ezaugarriak eta arroza prestatzeko dauden metodoak ikusiko ditugu: risottoak, postreak, paellak, arroz saldatsuak eta abar. Arroza izango da protagonista gure plateretan, eta produktu horri ahalik eta etekinik handiena ateratzen ikasiko dugu.

+18 / Az: 10:00 12:00 / 8 Ordu + info

428 Etxeko sukaldaritza 80€ 96€ eus 11/20 12/18 Al info + B

Betiko errezetak ikasteko sukaldaritzako tailerra, maitasunez egindakoak eta betiere mahaiaz gozatzeko astiarekin, familiarekin elkartzen garenean egiten dugunean bezalaxe. Eltzeko on bat, menestra on bat edo ogi arrailetan pasatutako oilasko-bularkiko xerra bat gure amek egiten zuten bezala, plater horiek izango dira tailer honetan prestatuko ditugunen arteko batzuk.

+18 / Al: 17:30 19:30 / 8 Ordu + info

Denak ikusi

Hitzaldiak

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
643 2016ko Donostia Hiria Kutxa Literatura Sariak irabazi dituzten Euskarazko Liburuen aurkezpena. 0€ Dohainik eus 10/02 10/02 Al info + B

Jarduera elkarrizketa-hitzaldi bat izango da, eta 2016ko Donostia Hiria Kutxa Literatura Sarien euskarazko Kontakizun Liburuaren eta Antzerkiaren modalitateetako irabazleek parte hartuko dute. Batetik, Aritz Gorrotxategik, ‘Zer egingo dugu orain opariekin?’ lanaren egileak, eta, bestetik, Luis Elizetxeak, ‘Argiaren Hautsa’ lanaren egileak. Biek ideia nola bururatu zitzaien eta bakoitzaren lanaren ezaugarri nagusiak azalduko dizkigute, eta, hitzaldia amaitzean, bertaratutakoei liburu bakoitzaren ale bat emango zaio.

+18 / Al: 19:30 21:00 / 1,5 Ordu + info

420 Arkeologiaren Historia eta Artearen zikloa 113€ 135€ 10/11 05/23 Az info + Izena eman

Erromatar Inperioaren amaierako historia eta artea, eta 1452-1453an Konstantinopla erori arteko arte bizantziarra ikusiko dugu ziklo honetan.

+18 / Az: 17:45 18:45 / 26 Ordu + info

417 Burtsa zaleentzat 30€ 36€ 11/06 11/08 AlArAz info +

Ondarearen banaketa, errenta finkoaren eta errenta aldakorraren artean eta inbertitzailearen profilaren arabera (kontserbadorea, moderatua, ausarta). Burtsaren inguruko oinarrizko jakintza eskuratzea. Oinarrizko analisia.

+18 / Al: 10:00 12:00 Ar: 10:00 12:00 Az: 10:00 12:00 / 6 Ordu + info

418 Burtsa zaleentzat 30€ 36€ 11/06 11/20 Al info + Izena eman

Ondarearen banaketa, errenta finkoaren eta errenta aldakorraren artean eta inbertitzailearen profilaren arabera (kontserbadorea, moderatua, ausarta). Burtsaren inguruko oinarrizko jakintza eskuratzea. Oinarrizko analisia.

+18 / Al: 17:00 19:00 / 6 Ordu + info

Denak ikusi

Hizkuntzak

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
402 Frantsesa 466€ 557€ 10/18 05/30 Az info +

Jarduera hau bereziki diseinatua dago 50 urtez gorakoentzat, hizkuntza bat hitz egiten hasi edo aurrez dakitena sakondu eta hobetu nahi dutenentzat. Hasiberrientzat nahiz aurreratuentzako mailak izango dira. Ikastaroaren hasieran maila-proba egingo dugu talde bakoitzaren barruan maila bertsukoak egon daitezen. Taldeetan gutxienez 8 ikasle eta gehienez 12 egongo dira. Jardueraren prezioan jarduera egiteko behar den material guztia sartzen da. Aukera paregabea hizkuntza bat ikasteko eta zeure adineko pertsonak ezagutzeko!

+50 / Az: 09:30 11:30 / 58 Ordu + info

401 Ingelesa 466€ 557€ 10/16 06/04 Al info +

Jarduera hau bereziki diseinatua dago 50 urtez gorakoentzat, hizkuntza bat hitz egiten hasi edo aurrez dakitena sakondu eta hobetu nahi dutenentzat. Hasiberrientzat nahiz aurreratuentzako mailak izango dira. Ikastaroaren hasieran maila-proba egingo dugu talde bakoitzaren barruan maila bertsukoak egon daitezen. Taldeetan gutxienez 8 ikasle eta gehienez 12 egongo dira. Jardueraren prezioan jarduera egiteko behar den material guztia sartzen da. Aukera paregabea hizkuntza bat ikasteko eta zeure adineko pertsonak ezagutzeko!

+50 / Al: 09:30 11:30 / 62 Ordu + info

Jarduera teknikoak eta artistikoak

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
521 Ahots-tailerra: kanturako hastapenak 90€ 108€ 10/03 12/12 Ar info + Izena eman

Hainbat orduz jarraian ahotsa galdu gabe hitz egiten eta nahi dituzun efektu teatralak lortzeko xedez ahotsa modulatzen ikasteko, kantu-teknikak gure adiskiderik efizienteenak izango dira. Mingainaren posizioak, arnasketa-sistemak, ahotsaren babesa, emisio moduak eta abar, ikasleak bere fonazio-aparatua hobeto ulertu eta ahalik eta gehien aprobetxa dezan lortuko duten ariketa intuitiboen bitartez.

+18 / Ar: 16:15 18:15 / 20 Ordu + info

406 Akuarela – Aurreratua 145€ 175€ 10/09 05/14 Al info + Izena eman

Hastapen-ikastaroa egin ondoren akuarelaren munduan sakondu eta pintzelarekin trebezia hartu nahi duten pertsonak ditu jomugan jarduera honek, baita, ikastaroa egin ez badute ere, akuarelaren oinarrizko ezagutza dutenak ere. Saio teoriko-praktikoen bitartez teknika hori menderatzea da helburua. * Hobe da aldez aurretik marrazketaren oinarrizko ezagutza edukitzea. *Ikasleak eraman beharko du jarduerarako beharrezkoa den materiala: 12 koloretako akuarela-pastilla edo akuarela-tuboak, akuarelarako papera, paleta, akuarelarako 2 pintzel eta ur-potoa. Eskolako akuarelek eta eskolako akuarela-paperak ez dute balio.

+18 / Al: 19:15 21:15 / 52 Ordu + info

405 Akuarela – Hastapena 145€ 175€ 10/11 05/23 Az info + Izena eman

Marrazketa-oinarri bat duten eta akuarela bidezko pinturaren munduan sartu eta pintzela, hezetasuna, ura, argia eta kolorea erabiltzen trebatu nahi duten pertsonei zuzenduta dago jarduera hau. Saio teoriko eta praktikoen bidez teknika hau menderatzeko oinarriak sortzea da helburua. OHARRAK: Marrazketari buruzko oinarrizko jakintza izatea gomendatzen da. Jarduera egiteko beharrezkoa da ekartzea 12 kolore (akuarelako pastilak edo tutuak), akuarela-papera, paleta, akuarelarako 2 pintzel eta ura edukitzeko ontzi bat. Eskolan erabiltzen diren akuarelek eta akuarela-paperak ez dute balio.

+18 / Az: 10:30 12:30 / 52 Ordu + info

610 Akuarela – Hastapena 145€ 175€ eus 10/19 05/24 Og info +

Marrazketa-oinarri bat duten eta akuarela bidezko pinturaren munduan sartu eta pintzela, hezetasuna, ura, argia eta kolorea erabiltzen trebatu nahi duten pertsonei zuzenduta dago jarduera hau. Saio teoriko eta praktikoen bidez teknika hau menderatzeko oinarriak sortzea da helburua. OHARRAK: Marrazketari buruzko oinarrizko jakintza izatea gomendatzen da. Jarduera egiteko beharrezkoa da ekartzea 12 kolore (akuarelako pastilak edo tutuak), akuarela-papera, paleta, akuarelarako 2 pintzel eta ura edukitzeko ontzi bat. Eskolan erabiltzen diren akuarelek eta akuarela-paperak ez dute balio.

+18 / Og: 10:00 12:00 / 52 Ordu + info

617 Akuarela – Hastapena 145€ 175€ eus 10/06 05/25 Ol info +

Marrazketa-oinarri bat duten eta akuarela bidezko pinturaren munduan sartu eta pintzela, hezetasuna, ura, argia eta kolorea erabiltzen trebatu nahi duten pertsonei zuzenduta dago jarduera hau. Saio teoriko eta praktikoen bidez teknika hau menderatzeko oinarriak sortzea da helburua. OHARRAK: Marrazketari buruzko oinarrizko jakintza izatea gomendatzen da. Jarduera egiteko beharrezkoa da ekartzea 12 kolore (akuarelako pastilak edo tutuak), akuarela-papera, paleta, akuarelarako 2 pintzel eta ura edukitzeko ontzi bat. Eskolan erabiltzen diren akuarelek eta akuarela-paperak ez dute balio.

+18 / Ol: 18:30 20:30 / 52 Ordu + info

Denak ikusi

Ohitura osasuntsuak

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
460 Adimen emozionala -Aurreratua 145€ 175€ 10/06 05/25 Ol info + Izena eman

Hazkunde emozional eta intelektuala landuko dugu. Hainbat trebetasun psikologiko landuko ditugu gure emozioak hautemateko eta lasai adierazteko eta besteenak ulertzeko, eta horrela, informazioa erabiliko dugu gure pentsamoldea eta portaera bideratu ahal izateko. Emozioen funtzioak zeintzuk diren ikusiko dugu, pentsamendu irrazionala aztertuko dugu, berreraikuntza kognitiboko teknikak erabiliko ditugu eta autoestimua eta pentsamendu positiboa ere landuko ditugu.

+18 / Ol: 18:15 20:15 / 52 Ordu + info

612 Ahots organikoaren tailerra 65€ 78€ eus 09/29 12/15 Ol info +

Hainbat teknika somatikoren bitartez, gure ahotsa ikertuko dugu, gure adierazpen-ahalmena mugatzen duten tentsioak aurkitzeko. Ahotsa liberatzeko eta gorputz osoarekin bateratzeko moduak aztertuko ditugu, bakoitzak bere ahotsa baliabide gehiagorekin eta askatasun handiagoarekin erabiltzeko modu natural eta espontaneoa aurkitu ahal izan dezan.

+18 / Ol: 19:30 21:00 / 15 Ordu + info

640 Aquagym itsas uretan 110€ 132€ 10/02 12/18 Al info + Izena eman

Saio praktiko edo eskola kolektiboak itsasoko uretako igerilekuan. Hiru programa eskaintzen dira ( aqua-cardio, aqua-power eta aqua-circuit), kirolaren bitartez bihotz- eta arnas-gaitasuna, muskuluetako indar eta erresistentzia orokorra, malgutasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Itsasoko uraren onurak:

– Grabitate-eza (mugitzeko aukera zabalagoak).
– Presio hidrostatikoa (odol-zirkulazioaren estimulazioa).
– Metabolismoaren estimulazioa.
– Defentsak hobetzea.

Eskolak bitan banatuko dira: 45’ aquagymean eta 45’ talaso zirkuituan erlaxatzen

+18 / Al: 10:30 12:00 / 16,5 Ordu + info

641 Aquagym itsas uretan 110€ 132€ 01/08 03/19 Al info + Izena eman

Saio praktiko edo eskola kolektiboak itsasoko uretako igerilekuan. Hiru programa eskaintzen dira ( aqua-cardio, aqua-power eta aqua-circuit), kirolaren bitartez bihotz- eta arnas-gaitasuna, muskuluetako indar eta erresistentzia orokorra, malgutasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Itsasoko uraren onurak:

– Grabitate-eza (mugitzeko aukera zabalagoak).
– Presio hidrostatikoa (odol-zirkulazioaren estimulazioa).
– Metabolismoaren estimulazioa.
– Defentsak hobetzea.

Eskolak bitan banatuko dira: 45’ aquagymean eta 45’ talaso zirkuituan erlaxatzen

+18 / Al: 10:30 12:00 / 16,5 Ordu + info

Denak ikusi

Teknologia berriak

Kodea Jarduera K€ Hizkuntza Hasiera Bukaera Egunak info + Izen-emateak
530 Antolatu zure bidaia internet bidez 90€ 108€ 09/29 12/15 Ol info +

Internet bidez helmugei buruzko informazioa bilatzeko eta zerbitzuak erreserbatzeko beharrezko izapideak egiten ikasteko ikastaroa da: hotelak, hegaldiak, trenak, autobusak, jatetxeak, itsas bidaiak, eta abar.

+18 / Ol: 10:30 12:30 / 20 Ordu + info

589 Antolatu zure bidaia internet bidez 90€ 108€ 09/29 12/15 Ol info + B

Internet bidez helmugei buruzko informazioa bilatzeko eta zerbitzuak erreserbatzeko beharrezko izapideak egiten ikasteko ikastaroa da: hotelak, hegaldiak, trenak, autobusak, jatetxeak, itsas bidaiak, eta abar.

+18 / Ol: 16:30 18:30 / 20 Ordu + info

572 Argazkia eta bideoa komunikatzeko bitarteko gisa 145€ 175€ 10/10 05/22 Ar info + B

Filmak aztertzen ikasteko ikastaroa, hainbat faktore kontuan hartuta, hala nola elkarrizketa, bikoizketa, kamera-mugimenduak, argiztapena, efektu bereziak eta abar, irudiaren konposizioa, zergatia eta esanahia ere ikasita, proposatzen den film bakoitzean.

+18 / Ar: 18:45 20:45 / 52 Ordu + info

496 Facebook eta Twitter: Sare sozialen kontzeptua eta erabilera 40€ 48€ 11/06 11/27 Al info + Izena eman

Facebooken eta Twitterren oinarrizko ezaugarriak ikasteko maila aurreratuko ikastaroa. Ikasleek oinarrizko profil bati alta ematen, pertsonak bilatzen, gehitzen eta ezabatzen, kontaktuek argitaratzen dutenaren jarraipena egiten eta mezuak eta argazkiak argitaratzen ikasiko dute, baita mezu pribatuak bidaltzen ere.

+18 / Al: 10:00 12:00 / 8 Ordu + info

482 Film labur bat filmatzen ikasi 90€ 108€ 10/10 05/22 Ar info + Izena eman

Literatura-gidoi baten sinopsia egin eta ikasleen artean hautaketa egin ondoren, film labur bat egingo dugu ahalik eta modurik profesionalenean eskuragarri dugun materiala erabiliz, preprodukzioa, filmatzea eta postprodukzioa barne.

+18 / Ar: 16:15 18:15 / 52 Ordu + info

Denak ikusi

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color